Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

209. zk., 2014ko azaroaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EUSKAL FINANTZA ERAKUNDEA
4693

IRAGARKIA, zentro teknologikoen eta lankidetzazko ikerketa-zentroen finantzaketa-lerro bati dagokiona.

Euskal Finantza Erakundeak (Ogasun eta Finantza Sailari atxikitako zuzenbide pribatuko erakunde publikoa) iragartzen du finantzaketa-lerro bat abian jarri duela zentro teknologikoei eta lankidetzazko ikerketa-zentroei laguntzeko.

Finantzaketa-lerro horren xedea izango da Zentro Teknologikoen edo Lankidetzazko Ikerketa Zentroen kategorian onetsita dauden Euskal Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sareko eragileentzako finantzaketa ematea zirkulatzaile-beharrei erantzuteko.

Ezaugarriei eta eskabidea betetzeko prozedurari buruzko informazio orokorra «euskadi.net» web-orrian duzue.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko urriaren 22a.

Zuzendari nagusia,

JOSU IÑAKI GARAY IBÁÑEZ DE ELEJALDE.


Azterketa dokumentala