Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

209. zk., 2014ko azaroaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

URAREN EUSKAL AGENTZIA
4683

IRAGARKIA, «Urdaibai biosfera erreserbako horniduraren lurralde ekintzako plana» helburu duen zerbitzuari buruzko lizitazioa prozedura irekiaren bidez kontratatzeko dena (URA/009A/2014 espedientea).

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusia. Uraren Euskal Agentzia.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Uraren Euskal Agentziako Kontratazio Mahaia (Administrazio eta Zerbitzuen Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: URA/009A/2014.

2.– Kontratuaren helburua.

a) Helburuaren deskribapena: Urdaibai biosfera erreserbako horniduraren lurralde ekintzako plana.

b) Loteak eta kopurua: kontratuaren helburua ez dago loteka.

c) Gauzatzeko lekua: administrazio-baldintza zehatzen karatulako 10. puntuan zehaztutakoa.

d) Gauzatzeko epea: hamar hilabete.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapidea: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: balorazioa egiteko hainbat irizpide daude.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: ehun eta hirurogeita bost mila berrehun eta laurogeita bederatzi euro eta hogeita sei zentimo (165.289,26) gehi hogeita hamalau mila zazpiehun eta hamar euro eta hirurogeita hamalau zentimo (34.710,74) BEZarenak; guztira, berrehun mila (200.000) euro.

5.– Behin-behineko bermea: ez da eskatzen.

6.– Agiriak eta argibideak lortzeko.

a) Erakundea: Uraren Euskal Agentziaren egoitza nagusia.

b) Helbidea: Orio kalea, 1-3.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Telefonoa: 945 01 17 00.

e) Faxa: 945 01 17 01.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna eta ordua: 2014ko azaroaren 18a, 12:00ak baino lehen.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena, hala balegokio (taldea, azpitaldea eta kategoria): ez.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: Europako Batasuneko estaturen bateko enpresa ez-espainiarrentzat: administrazio-baldintza zehatzen karatulan zehaztutakoa.

8.– Parte hartzeko eskariak edo eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna eta ordua: 2014ko azaroaren 18a, 12:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-baldintza zehatzen pleguan zehaztutakoak.

c) Aurkezteko lekua:

1) Erakundea: Uraren Euskal Agentziaren Erregistro Orokorra.

2) Helbidea: Orio kalea, 1-3.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Lizitatzaileak bere eskaintzari eutsi behar dion epea: 2 hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik aurrera.

e) Aldaerak: ez da aldaerarik onartzen.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Balio-judizioaren araberako haztapena duten irizpideei loturiko gutun-azala irekitzea.

1) Erakundea: Kontratazio Mahaia (Administrazio eta Zerbitzuen Zuzendaritza).

2) Helbidea: Orio kalea, 1-3.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

4) Eguna: 2014ko azaroaren 26a.

5) Ordua: 11:00.

b) Eskaintza ekonomikoaren gutun-azala irekitzea:

1) Erakundea: Kontratazio Mahaia (Administrazio eta Zerbitzuen Zuzendaritza).

2) Helbidea: Orio 1-3.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

4) Eguna: 2014ko abenduaren 4a.

5) Ordua: 11:00.

10.– Bestelako informazioa.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kontura.

12.– Iragarkia Europako Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidaltzen den eguna (hala badagokio): ez dagokio.

13.– Hala badagokio, deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko atari informatikoa edo web-orria: www.contratacion.euskadi.net

Vitoria-Gasteiz, 2014ko urriaren 23a.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.


Azterketa dokumentala