Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

209. zk., 2014ko azaroaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4668

AGINDUA, 2014ko urriaren 17koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Arrasateko (Gipuzkoa) «San Frantzisko Xabier Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Arrasateko «San Frantzisko Xabier Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinean eskatzen baitu baimena alda dakiola Lanbide Heziketako heziketa-ziklo berri bat emateko.

Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE); azaroaren 4ko 1583/2011 Errege Dekretua, 3D Animazioetako, Jokoetako eta Ingurune Elkarreragileetako goi-mailako teknikari-tituluaren titulua ezarri, eta dagozkion gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena (abenduaren 15eko BOE); ekainaren 18ko 365/2013 Dekretua, 3D Animazioetako, Jokoetako eta Ingurune Elkarreragileetako goi-mailako teknikari-tituluaren curriculuma ezartzen duena (abuztuaren 28ko EHAA), eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– 2015-2016 ikasturtetik aurrera jarraian zehazten den ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da:

Kode zenbakia: 20002773.

Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.

Izen espezifikoa: «San Frantzisko Xabier Ikastola».

Titularra: Arizmendi Kooperatiba Elkartea.

Helbidea: Otalora lizentziaduna kalea, 8.

Udalerria: Arrasate.

Lurralde historikoa: Gipuzkoa.

Baimena:

– «3D Animazioak, Jokoak eta Ingurune Elkarreragileak» goi-mailako heziketa-zikloa ematea. Edukiera: ziklo 1, 30 ikaspostu.

Ikastetxearen osaera:

– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 7 unitate, honelako edukierakoak:

● 2 unitate, urtebetetik beherako ikasleentzat; 8 ikaspostuko edukierakoa.

● 2 unitate, urtebetetik bi urtera bitarteko ikasleentzat, 13 ikaspostuko edukerakoa.

● 3 unitate, bi urtetik hiru urtera bitarteko ikasleentzat, 18 ikaspostuko edukierakoa.

– Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 12 unitate, 300 ikaspostu.

– Lehen Hezkuntza: 24 unitate, 600 ikaspostu.

– Hezkuntza Berezia:

● Hezkuntza Bereziko 2 ikasgela ireki.

● Zereginen ikaskuntzako ikasgela bat.

– Lanbide Heziketa:

● Lanbide-arloa: Osasungintza.

○ «Erizaintzako zaintza osagarriak» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Gizarte eta kultur zerbitzuak.

○ «Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta egitea» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Jarduera fisikoak eta kirolak.

○ «Gorputz- eta kirol-ekintzak sustatzea» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Eraikuntza eta obra zibila.

○ «Eaikuntza-proiektuak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Obrak eta planak burutzea» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Irudia eta soinua.

○ «3D Animazioak, jokoak eta ingurune elkarreragileak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Kimika.

○ «Ingurumen-kimika» goi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

2. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dagoen araudia bete beharko du, agindu honen bidez baimentzen zaizkion heziketa-zikloak irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.

3. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko urriaren 17a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala