Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

208. zk., 2014ko urriaren 31, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4645

EBAZPENA, 2014ko urriaren 17koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, Arte Plastiko eta ikusizkoen arloan jarduerak sustatzeko eta garatzeko Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2014ko maiatzaren 28ko Aginduaren babesean emandako diru-laguntzen zerrendaren berri ematen duena.

AURREKARIAK

1.– 2014ko ekainaren 2an argitaratu zen EHAAn Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren 2014ko maiatzaren 28ko Agindua. Agindu horrek, Arte Plastiko eta ikusizkoen arloan jarduerak sustatzeko eta garatzeko diru-laguntzak emateko erregimena arautzen du.

2.– 2014ko maiatzaren 28ko Aginduaren 17. artikuluak jasotzen du, diru-laguntzen eskatzaileei esleipen-ebazpenaren jakinarazpen indibiduala egiteaz gainera, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dela, denek horren berri izan dezaten.

Hori dela eta,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2014ko maiatzaren 28ko Aginduaren babesean emandako diru-laguntzen onuradunen zerrena eta esleitutako diru kopura (I. eranskina), ukatu diren eskabideak (II. eranskina) eta artxibatu diren eskabideak. (III. eranskina).

Bigarrena.– Honako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratu dadila agintzea interesdun guztiek jakin dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko urriaren 17a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala