Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

200. zk., 2014ko urriaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4433

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 1112/13 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Bilboko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia) jarraitutako seme-alabentzako neurrietarako 1112/13 prozeduran epaia eman da. Guillermo Fernando Reyes Nuñezek sustatu du prozedura, Iliana Maribel Olivo Diazen aurka. Hona hemen epai horren idazpurua eta epaitza:

292/14 EPAIA

Epailea: Francisco Javier Osa Fernández.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamalauko uztailaren hamalaua.

Alderdi demandatzailea: Guillermo Fernando Reyes Nuñez.

Abokatua.

Prokuradorea: Isabel Perez Diez.

Alderdi demandatua: Iliana Maribel Olivo Diaz.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: seme-alaba adingabeentzako neurriak.

EPAITZA

Ezetsi egiten dut Guillermo Fernando Reyes Nuñezek auzi-ihesean den Iliana Maribel Olivo Diazen aurka aurkeztutako demanda. Beraz, ez dira hartuko demandan proposatutako neurriak, eta, berariaz, alderdi auzi-jartzaileari ezarriko zaizkio prozedura hau izapidetzerakoan sortutako kostuak.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4709. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Maribel Olivo Diaz demandatuari behar bezala jakinarazteko ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamalauko irailaren hogeita bostean.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana