Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

164. zk., 2014ko irailaren 1a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3708

IRAGARKIA, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarearena, garbitasunerako eta higienerako artikuluak eta zelulosazko eta botatzeko materialaz hornitzeko kontratazio-espedienterako lizitazioaren prozedura irekiari buruzkoa.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua, Osasun eta Kontsumo Sailera atxikitako ente publikoa, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarea, María Díaz de Haro kalea 58, 48010, Bilbao (Bizkaia). Telefonoak: 94 470 52 80. Telefaxa: 94 470 52 82.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarea – Kontratazio Zerbitzua.

c) Espedientearen zenbakia: G/121/80/1/0924/O501/0000/062014.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: hornidurak.

b) Xedearen deskribapena: garbitasunerako eta higienerako artikuluak eta zelulosazko eta botatzeko materialaz hornitzea, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarerako.

c) Loteak eta kopurua: bai, 5. Ikusi oinarriak.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia, esparru-akordioaren bitartez, eta lote bakoitzean enpresari bakarra dagoela.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 95.000 euro (BEZik gabe). Kontratuaren balio aintzatetsia: 199.500 euro (BEZik gabe).

(Ikus .PDF)

5.– Behin-behineko bermea: ez da behar.

6.– Agiriak eta argibideak jasotzeko tokia: Bizkaiko Osasun Mentala, María Díaz de Haro 58, - 48010 Bilbao (Bizkaia) eta kontratatzailearen profilaren bitartez. Ikus 13. puntua.

7.– Kontratistaren berariazko betekizunak.

a) Sailkapena: ez da behar.

b) Bestelako kaudimen ekonomiko eta finantzarioak eta kaudimen tekniko eta profesionala: bai. (ikusi Administrazio Klausula Zehatzen Agiriaren Karatulako 29. puntua, 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bategineko 75. eta 77. artikuluekin lotuta).

Ekonomia- eta finantza-kaudimena: ikus Sektore Publikoko Kontratuen Legeari buruzko Testu Bategina - 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuko 75. artikulua.

Kaudimen teknikoa: ikus Sektore Publikoko Kontratuen Legeari buruzko Testu Bategina - 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuko 77. artikulua.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkezteko era.

a) Aurkezteko azken eguna: 2014ko irailaren 22a, astelehena, 12:00etan.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: klausula administratibo partikularren pleguan eta espedienteko gainerako dokumentazioan eskatutakoa.

c) Aurkezteko tokia: ikusi 1.a puntua, Erregistro Orokorrean.

d) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: 2 hilabetez, proposamen ekonomikoak irekitzen direnetik aurrera.

e) Aldaerak onartzea: ez.

9.– Eskaintzak balioztatzeko irizpideak, klausula administratibo partikularren pleguko karatularen 30. puntuan ezarritakoarekin bat etorriz (loteen/azpiloteen arabera aldatu egiten da, eta ponderazio-koefiziente bat aplikatuz kalkulatuko da).

a) Formuletan oinarritutako irizpideak: Prezioa/Balorazio ekonomikoa: % 51 1.1, 1.2 eta 1.7 azpiloteen kasuan; eta % 60 gainerako azpiloteen kasuan.

b) Balio-judizioetan oinarritutako irizpideak:

1.1 eta 1.2 azpiloteak: % 49. Ehuneko hori, halaber, modu honetan banatuta balioztatuko da:

Produktuen ezaugarri teknikoak: % 16, modu honetan banatuta:

– Ur-motei, alkalinitateari eta tenperaturari erantzuteko modua: % 4.

– Desinfekziorako bermea: % 4.

– Biodegradabilitatea – Ingurumena errespetatzea: % 4.

– Aurkezpena: Ontziratze-neurriak – Dosifikazioa: % 4.

Dosifikazio-sistemaren ezaugarriak: % 15.

Erosi osteko zerbitzu teknikoa: % 18, modu honetan banatuta:

– Prebentzioari eta neurri zuzentzaileei lotutako mantentze-lanak: % 8.

– Erantzuteko ahalmena: % 10.

1.7 azpilotea: % 49. Ehuneko hori, halaber, modu honetan banatuta balioztatuko da:

Produktuen ezaugarri teknikoak: % 25:

Beste zerbitzu batzuk: % 24, modu honetan banatuta:

– Diluitzaile automatikoak: % 15.

– Jarraipena egiteko konpromisoa: % 9.

Gainerako azpiloteak: % 40. Halaber, eskaintzaren kalitate teknikoa balioztatuko da, klausula administratibo partikularren pleguko karatularen 30. puntuan ezarritako irizpideekin bat etorriz.

10.– Eskaintzak irekitzea.

a) Eskaintzak irekitzea, balio-judizioa egiteari lotutako irizpideei dagokienez: Entitatea: Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarea: María Díaz de Haro 58, 48010, Bilbao (Bizkaia), Data: 2014ko irailaren 24a, asteazkena, 10:00etan.

b) Eskaintza ekonomikoa irekitzea: Entitatea: Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarea: María Díaz de Haro, 58, 48010, Bilbao (Bizkaia), Data: 2014ko urriaren 21a, asteartea, 10:00etan.

11.– Bestelako argibideak: kontratuak urtebeteko iraupena izango du, eta luza daiteke.

12.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu (456,95 euro, gutxi gorabehera).

13.– Hala badagokio, deialdiari buruzko informazioa aurkitzeko edo pleguak jasotzeko atari informatikoa edo web orria: www.osakidetza.euskadi.net

Bilbao, 2014ko ekainaren 20a.

Kontratazio Mahaiko presidentea,

BERNARDO SUAREZ MONASTERIO.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana