Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

164. zk., 2014ko irailaren 1a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OSASUN SAILA
3707

IRAGARKIA, Euskal Autonomia Erkidegoko Larrialdietako Garraio Sanitarioaren Sarerako (LGSS) garraio sanitarioaren eta osasun-larrialdietan laguntza emateko zerbitzu-kontratua esleitzeko dena.

1.– Entitate esleitzailea:

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Osasun Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Osasun Saileko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza.

Espediente honetan jardungo duen kontratazio-mahaiaren eraketa Osasun Saileko Kontratazio Mahaia sortzeko Ogasun eta Finantzetako sailburuaren eta Osasuneko sailburuaren 2014ko martxoaren 17ko Aginduaren 1.2.B) artikuluan zehazten da. (2014ko apirilaren 7ko EHAA, 67. zenbakia).

c) Agiriak eta argibideak:

1) Bulegoa: Osasun Saileko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza.

2) Helbidea: Recalde zumarkalea, 39 A.

3) Herria eta posta-kodea: Bilbao 48008.

4) Telefonoa: 94 403 17 52 (lege- eta administrazio-kontsultak) Kontsulta teknikoak: 94 403 17 17.

5) Telefaxa: 94 403 17 51.

6) Posta elektronikoa: contratacion_supraterritorial_san@ej-gv.es

7) Kontratugilearen profilaren interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.net

8) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2014-09-10.

d) Espedientearen zenbakia: 31/2014.

2.– Kontratuaren ezaugarriak. Euskal Autonomia Erkidegoko Larrialdietako Garraio Sanitarioaren Sarerako (LGSS) garraio sanitarioaren eta osasun-larrialdietan laguntza emateko zerbitzuak.

a) Kontratu-mota: zerbitzu publikoak kudeatzeko kontratua, osasun-itunaren modalitatea.

b) Deskribapena: Euskal Autonomia Erkidegoko Larrialdietako Garraio Sanitarioaren Sarerako (LGSS) garraio sanitarioaren eta osasun-larrialdietan laguntza emateko zerbitzuak.

c) Loteak: bai, lau.

d) Entregatzeko/gauzatzeko lekua: Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba.

e) Gauzatzeko/entregatzeko epea: 2 urte, kontratazio-organoaren kontratua betetzen hasteko ebazpenaren bidez zehazten den egunetik hasita.

f) Luzapena onartzea: bai.

g) Esparru-akordioa ezartzea: ez.

h) Eskuratzeko sistema dinamikoa: ez.

i) CPV (nomenklaturaren erreferentzia): 85143000-3.

3.– Izapideak eta prozedura.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Enkante elektronikoa: ez.

d) Esleipen-irizpideak: eskaintzak baloratzeko zenbait irizpide dago (karatularen 29.2.1 klausulan zehaztuta daude). Laburbilduz, honako hauek dira:

Formulak aplikatuz, automatikoki ebaluatzen diren irizpideak:

* Salneurria (gehienezko puntuazioa % 53).

* Anbulantzien antzinatasuna (gehienezko puntuazioa % 12).

Balio-judizioen bidez ebaluatzeko irizpideak:

* Eragiketa-kalitatea eta koordinazioa (gehienezko puntuazioa % 16).

* 3 egoerarako erantzun-denborak (gehienezko puntuazioa % 7).

* Anbulantziak mantentzeko bermeak (gehienezko puntuazioa % 3).

* Ezaugarri teknikoak eta prestazio gehigarriak (gehienezko puntuazioa % 7).

* Langileen prestakuntza-plan jarraitua ( gehienezko puntuazioa % 2).

4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 63.016.341 euro.

5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. 25.206.536,40 euro.

6.– Bermeak.

Behin-behinekoa: ez.

Behin betikoa (%): lote bakoitzaren esleipen-zenbatekoaren % 5, BEZik gabe. (BEZik gabeko kontratua da).

7.– Kontratistaren betebehar espezifikoak.

a) Sailkapena (taldea, azpitaldea eta kategoria): ez.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: administrazio-klausula zehatzen agiriaren karatulako 28.2 puntuan zehazten den moduan.

8.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2014ko irailaren 16a, 12:00etan.

b) Aurkezteko modalitatea: paperean.

c) Aurkezteko lekua:

1) Bulegoa: Osasun Saileko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza.

2) Helbidea: Recalde zumarkalea, 39 A.

3) Herria eta posta-kodea: 48008 Bilbao.

4) Helbide elektronikoa: ez.

d) Aldagaiak: ez.

e) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: 2 hilabete, eskaintza ekonomikoak irekitzen direnetik kontatzen hasita, zeinari beste hamabost egun baliodun gehituko zaizkion SPKLko 152.3 artikuluan aipatutako izapideak bete behar badira.

9.– Eskaintzak irekitzea.

9.1. «C» gutun-azalen irekiera.

a) Deskribapena: balio-judizioaren bidez aplikatzekoak diren irizpideei dagokien irekiera (C gutun-azala).

b) Helbidea: Recalde zumarkalea, 39 A.

c) Herria eta posta-kodea: 48008 Bilbao.

d) Eguna eta ordua: 2014-09-30, 12:00etan.

9.2. «B» gutun-azalen irekiera.

a) Deskribapena: Eskaintza ekonomikoa eta formulak aplikatuz automatikoki baloratzen diren irizpideak («B» gutun-azala):

b) Helbidea: Recalde zumarkalea, 39 A.

c) Herria eta posta-kodea: 48008 Bilbao.

d) Eguna eta ordua: 2014-10-29, 12:00etan.

10.– Publizitate-gastuak: enpresa esleipendunak ordainduko ditu (456,95 euros).

11.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: ez.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko uztailaren 21a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

IGNACIO JESÚS BERRAONDO ZABALEGUI.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana