Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

164. zk., 2014ko irailaren 1a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSASUN SAILA
3687

AGINDUA, 2014ko uztailaren 30ekoa, Osasuneko sailburuarena, Begoña Jauregui Echevarria andrea ondoren zehazten den kargutik kentzea xedatzen duena. Kargua: Osasun Saileko Osasun Ikerketa eta Berrikuntzako Zuzendaritzan goi-kargudunaren idazkariaren lanpostua 520010. kodea, 132. dotazioa.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 50.2 artikuluan xedatutakoaren arabera eta lege horren 10.1.c artikuluari jarraituz ematen zaizkidan aginpideez baliatuz, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Begoña Jauregui Echevarria andrea Osasun Saileko Osasun Ikerketa eta Berrikuntzako Zuzendaritzan goi-kargudunaren idazkariaren kargutik kentzea (520010. kodea, 132. dotazioa), eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Kargutik kentze honek ondorio ekonomiko eta administratiboak izango ditu 2014ko irailaren 4tik aurrera.

Hirugarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke eman duen organoaren aurrean, hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta biharamunetik hasita. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiaren aurrean, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik, bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko uztailaren 30a.

Osasuneko sailburua,

JON DARPÓN SIERRA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana