Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

159. zk., 2014ko abuztuaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
3620

IRAGARKIA, Andrés Hernández Eriz jaunak egindako eskaera dela-eta 2014ko uztailaren 2an irekitako 2014-413 espedientean jaun horri bidali zitzaion komunikazioa jakinarazteko dena. Espedientea Datu Pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Legean jasotzen diren eskubideen erabilerari buruzkoa da.

2014ko uztailaren 7ko idazki bidez, interesdunak berak egindako eskaerari buruz informatzeko komunikazio bat bidali zitzaion.

Komunikazioa jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko. Interesdunak Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzan izango du jakinarazpena, 2014ko uztailaren 2an egindako eskaerari buruzko xehetasun guztiekin. Helbidea: Larrauri Mendotxe bidea, 18, Erandio, Bizkaia).

Erandio, 2014ko abuztuaren 13a.

(Segurtasuna Koordinatzeko zuzendariaren ordez, Segurtasun Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 194/2013 Dekretuaren arabera)

Segurtasuneko sailburuordea,

JESÚS MARÍA ZUBIAGA NIEVA.


Azterketa dokumentala