Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

157. zk., 2014ko abuztuaren 21a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3579

ERABAKIA, 2014ko uztailaren 10ekoa, UPV/EHUren Gobernu Kontseiluarena, Jabetza Intelektual eta Industrialaren Erregimenari buruzko Arautegia aldatzeko.

AURREKARIAK

2007ko uztailaren 19an (2007ko azaroaren 6ko EHAA), UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak UPV/EHUko Jabetza Intelektual eta Industrialaren Erregimenari buruzko Arautegia onartu zuen.

Arautegiko 15. artikuluko 2. eta 3. puntuetan ikerketaren emaitzen ustiapenetik sortutako onurak banatzeko sistema bat jasotzen da. Sistema horrek desorekak sor ditzake ikerketaren emaitzen jabeak UPV/EHU eta beste bat direnean, alde bakoitzak irizpide desberdinekin egiten duenean etekinen banaketa bere barruan.

Aldaketa honen bidez, desoreka horiek zuzendu gura ditugu, beharrezkoa denean banaketa portzentaje desberdinak ezarriz.

Estatutuak eta Arautegiak Garatzeko Batzordeak aldaketa honen aldeko irizpena eman du.

Horrela, bada, idazkari nagusiaren proposamenari jarraituz, Gobernu Kontseiluak honakoa

ERABAKITZEN DU:

Lehenengoa.– Aldatzea UPV/EHUko Jabetza Intelektual eta Industrialaren Erregimenari buruzko Arautegia, hirugarren xedapen gehigarri hau erantsiz:

«HIRUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Emaitzen jabeak UPV/EHU eta beste bat direnean, gertatu ahal izango da 15. artikuluko 2. eta 3. puntuak ez aplikatzea, eta horren ordez aplikatzea Gobernu Kontseiluak edo kasuan kasuko hitzarmen edo akordioek ezartzen dituzten portzentajeak.»

Bigarrena.– Agindua ematea aldaketa hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko, bertan argitaratu eta biharamunean indarrean sartuko delarik.

Leioa, 2014ko uztailaren 10a.

Errektorea,

IÑAKI GOIRIZELAIA ORDORIKA.

Idazkari nagusia,

JOSÉ LUIS MARTÍN GONZÁLEZ.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana