Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

127. zk., 2014ko uztailaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
3053

EBAZPENA, 2014ko ekainaren 20koa, Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariarena, Galdakao-Usansolo Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren osaera aldatzeko dena.

Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko zuzendariaren 2011ko irailaren 16ko Ebazpenaren bidez, berritu egin zen Galdakao-Usansolo Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoari emandako egiaztagiria (urriaren 14ko EHAA, 196. zenbakia).

Galdakao-Usansolo Ospitaleko IKEB Ikerketa Klinikoetarako Etika Batzordeko lehendakariak eskaera egin du, Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren osaera aldatzeko. Hori dela-eta, zenbait xedapenetan ezarritakoarekin bat etorriz –zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoen kreditazioari buruzko Osasuneko sailburuaren 1994ko irailaren 28ko Aginduaren 2. eta 6. artikuluetan (urriaren 24ko EHAA, 202. zk.), Sendagaiekin egindako saiakuntzak arautzen dituen otsailaren 6ko 223/2004 Errege Dekretuaren 11. artikuluan, eta Ikerketa Biomedikoari buruzko uztailaren 3ko 14/2007 Legean–, eta Osasun Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 195/2013 Dekretuaren 12. artikuluak ematen dizkidan eginkizunez baliatuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Eguskiñe Ibarra García andrea –Farmazian lizentziatua– Galdakao-Usansolo Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoko kidea, kargutik kentzea.

Bigarrena.– Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina.

Hirugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezake Osasuneko sailburuordeari zuzenduta edo Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariari zuzenduta, hilabeteko epean, ebazpena ofizialki argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko ekainaren 20a.

Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria,

MARÍA LUISA ARTEAGOITIA GONZÁLEZ.


Azterketa dokumentala