Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

125. zk., 2014ko uztailaren 3a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
2984

EBAZPENA, 2014ko ekainaren 6koa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, Asociación A.I. Empresarial de Instalaciones de Fontanería, Saneamiento, Gas, Calefacción, Mantenimiento, Climatización y Afines de Álava (AFOGASCA) delakoari, ikastaroak emateko metodologia gehigarri bat baimentzeko dena.

Esp. zk./Gaia: SEG/0024/2014.

AURREKARIAK

1.– 2013ko urtarrilaren 24ko, Industria eta Energia sailburuordearen ebazpenez, Asociación A.I. Empresarial de Instalaciones de Fontanería, Saneamiento, Gas, Calefacción, Mantenimiento, Climatización y Afines de Álava, aurrerantzean AFOGASCA delakoa, beste batzuen artean, ondoren zehazten diren espezialitateetan profesional baimenduak prestatzeko erakunde aintzatetsi gisa aitortu zen:

– Gas instalazioak:

IGA

IGB

IGC

– Instalazio termikoak eraikinetan:

IMT

2.– AFOGASCA delakoaren ordezkaritzak, 2014ko maiatzaren 16an, aipatu espezialitateei dagozkien trebakuntza ikastaroen zati bat «on-line» emateko baimen eskabidea aurkeztu zuen.

Eskaerarekin batera garatuko diren ikastaroei buruzko agiriak aurkeztu dira eta hauetan emango diren gaiak xehetasunez azaltzen dira, gaietatik «on line» eran eta bertaratze eran emango diren zatiak zenbatu eta zehazten dira, ikasleen jarraipen eta ebaluazio-sistemak xehetasunez azaltzen dira eta trebakuntzan erabiliko diren gainontzeko metodologi irizpideak ere azaltzen dira.

2014ko ekainaren 2an, hasierako eskaeran aurkeztutakoez gain, «on line» trebakuntzan erabili asmo den plataformaren ezaugarri tekniko eta informatikoak xehatzen dituen agiri osagarria aurkeztu zen.

3.– Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Arabako Lurralde Ordezkaritzako buruak, 2014ko maiatzaren 21ean, aurkeztutako ikastaroen gai zerrenda eta iraupenak, araubideak espezialitate horietarako eskatzen dituenekin bat datozela adierazten du.

2014ko ekainaren 3an, Industria Segurtasun Zerbitzuak, «on line» trebakuntza plataforma aztertu eta egiaztatu ondoren, bere ustez ikaslegoarekiko elkarreragite, jarraipen eta balioespenerako ezinbestekoak diren gutxieneko baldintzak betetzen dituela adierazi, eta ondorioz onartzearen aldeko txostena luzatu du.

Espedientea ebazterakoan beharrezkoa da honako hauek aintzat hartzea eta aipatzea:

ZUZENBIDEZKO OINARRIAK

1.– Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen, apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuaren 13. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariari dagokio ebazpen hau ematea.

2.– AFOGASCA delakoak baditu, 2013ko urtarrilaren 24ko, Industria eta Energia sailburuordearen ebazpenez bukatu zen espedientean agertzen denez, bai beharrezko diren giza baliabideak, bai industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartela eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren 22. artikuluan gutxienekoz eskatzen diren instalazioak, hauek, Arabako Lurralde Historikoan daudelarik.

3.– Halaber, bat aurrekarian aipatzen diren espezialitateei dagokionean, garatu beharreko ikastaroei buruzko nahiko azalpen aurkeztu da, gai-zerrendak, antolakuntza eta ebaluatzeko aurreikusitako sistemak, metodologia berriari egokiturik, zehaztu direlarik.

4.– Labur esanda, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretu horretan ezarritakoari jarraituz izapidetu da prozedura, eta erakunde eskatzaileak, bere aldetik, dekretu horren 25. artikuluan jasotako egiaztagiri nahikoa aurkeztu ditu.

Aipatutako lege-manuak eta oro har eta gai honetan aplikatzekoak diren gainerako xedapen guztiak aintzat hartuta, hau

EBAZTEN DUT:

1.– Asociación A.I. Empresarial de Instalaciones de Fontanería, Saneamiento, Gas, Calefacción, Mantenimiento, Climatización y Afines de Álava, (AFOGASCA) erakundeari, ondoren zehazten diren espezialitateei dagozkien ikastaroak, aurkeztu duen hezkuntza-metodologia berriarekin eman ditzan baimentzea.

– Gas instalazioak:

IGA

IGB

IGC

– Instalazio termikoak eraikinetan:

IMT

2.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Industriako sailburuordeari jakinarazten denetik hilabeteko epean. Hori guztia, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107. artikuluan eta hurrengoetan azaltzen denari jarraikiz.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko ekainaren 6a.

Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.


Azterketa dokumentala