Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

116. zk., 2014ko ekainaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
2754

JAKINARAZPENAK, konpentsazio batzuen ebazpenei buruzkoak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketa Erregelamendua onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 53. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, eta Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Legearen 112. artikuluari jarraituz, ahaleginak egin dira jarraian zehaztutako administrazio-egintzak jakinarazten, baina ezinezkoa izan da, administrazio honi egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik.

Ondorioz, dei egiten zaie erantsitako zerrendan agertzen diren interesdunei edo horien legezko ordezkariei –behar bezala egiaztatuak direla– jakinarazpena jasotzera ager daitezen, Eusko Jaurlaritzako Finantza Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz), 15 egun naturaleko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Honako hau da ordutegia: astelehenetik ostiralera 08:15etik 13:30era eta 15:00etatik 17:00etara.

Epe hori amaitu eta interesduna agertu ez bada, biharamunetik aurrera jakinarazitzat joko da, lege-ondorio guztietarako, hari dagokion administrazio-egintza (eranskinean zehazten da espedientea).

Jakinarazten da, halaber, ordezkaritza, ematekotan, Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Legearen 45. eta 46. artikuluetan xedatutakoaren arabera eman beharko dela.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko maiatzaren 30a.

Finantza Politikako eta Erakundeen Baliabideetako zuzendaria,

ZURIÑE EMBID ZUBIRIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana