Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

116. zk., 2014ko ekainaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EMAKUMEAREN AURKAKO INDARKERIAREN ARLOKO BILBOKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2750

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 113/13 prozeduraren ondoriozkoa.

Emakumearen Aurkako Indarkeriaren Arloko Bilboko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 113/13, adostasunik gabeko dibortzioa.

Demandatzailea: Sara Montes Carbonell.

Abokatua: Francisco Javier Renuncio Vidal.

Prokuradorea: Marcos.

Demandatua: Kamel Ouddache.

Gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

Aipatu judizioaren gainean epaia eman da, 2014-05-26an, zeinaren xedapenak honako hauek baitira:

«EPAITZA

1.– Sara Montes Carbonell eta Kamel Ouddache ezkontideen arteko dibortzioa dekretatzen da.

2.– Honako neurri hauek hartzea erabakitzen da, eta lehenago hartutako neurrien ordez aplikatuko dira.

Amari esleitzen zaio bien seme-alaben zaintza eta jagoletza, eta bere adostasunarekin edo aurretik baimen judiziala emanda egindako aparteko gastu guztien erdia ordaindu beharko du aitak.

Epaia irmoa denean, ezkontzako ondasunei dagokienez ezkontzako erregimen ekonomikoa deseginda geratuko da.

Jakinaraz bekie ebazpen hau dagokien erregistro zibilei, erregistro-ondorioetarako».

Kamel Ouddache demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2014ko maiatzaren 28a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana