Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

116. zk., 2014ko ekainaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
2731

EBAZPENA, 2014ko ekainaren 10ekoa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, 285, 286, 287 eta 288 zenbakidun ikastaroetako ikasleei produktu fitosanitarioak aplikatzeko oinarrizko mailako eta maila kualifikatuko txartelak ematea baimentzen duena.

GERTAKARIAK

Lehenengoa.– Arkauteko Nekazaritza Eskolak produktu fitosanitarioen gaineko 285 ikastaro oinarrizkoa eman du, zeina Arabako saltzaileentzako eta nekazarientzako zen. Eta produktu fitosanitarioen era jasangarrian erabili ahal izateko jarduera-markoa ezartzeari buruzko irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuko IV. eranskineko A partean jasotako eskola-orduak eta edukiak izan ditu ikastaro horrek.

Bigarrena.– EuskaL Herriko Nekazaritza Inginiarien Elkargo Ofizialak produktu fitosanitarioen gaineko 286 ikastaro kualifikatua eman du. Eta produktu fitosanitarioen era jasangarrian erabili ahal izateko jarduera-markoa ezartzeari buruzko irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuko IV. eranskineko B partean jasotako eskola-orduak eta edukiak izan ditu ikastaro horrek.

Hirugarrena.– Derioko Nekazaritza Eskolak produktu fitosanitarioen gaineko 287 ikastaro oinarrizkoa eman du, zeina Ferrovial enpreasko (Barakaldo) langileentzako zen. Eta produktu fitosanitarioen era jasangarrian erabili ahal izateko jarduera-markoa ezartzeari buruzko irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuko IV. eranskineko A partean jasotako eskola-orduak eta edukiak izan ditu ikastaro horrek.

Laugarrena.– Derioko Nekazaritza Eskolak produktu fitosanitarioen gaineko 288 ikastaro kualifikatuaa eman du, zeina Bizkaiko enpresetako langileentzako zen. Eta produktu fitosanitarioen era jasangarrian erabili ahal izateko jarduera-markoa ezartzeari buruzko irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuko IV. eranskineko B partean jasotako eskola-orduak eta edukiak izan ditu ikastaro horrek.

Bosgarrena.– Landare Osasunaren Batzorde Tekniko Koordinatzaileak txartelak emateko aldeko proposamena egin du.

Ikusi dira honako zuzenbide-oinarri hauek:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– 1311/2012 Errege Dekretuaren 18.1.a) artikulua, gaitze-mailei buruzkoa, eta IV. eranskina, prestakuntza-gaiei buruzkoa; eta 20. artikulua, txartelak egin, berritu eta kentzeari buruzkoa.

Bigarrena: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuaren 20.1.b) artikulua, non landare-osasunaren alorreko eginkizunak Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritzari ematen zaizkion. Horrenbestez, hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Nekazaritzan produktu fitosanitarioak aplikatzeko txartelak emateko agintzea.

1.– 285 zenbakidun ikastaroko oinarrizko mailakoa, ebazpen honetako I. eranskinean jasotako zerrendan agertzen direnentzakoa.

2.– 286 zenbakidun ikastaroko maila kualifikatukoa, II. eranskinean jasotako zerrendan agertzen direnentzakoa.

3.– 287 zenbakidun ikastaroko oinarrizkoa mailakoa, III. eranskinean jasotako bi zerrendetan agertzen direnentzakoa.

4.– 288 zenbakidun ikastaroko maila kualifikatukoa, IV. eranskinean jasotako zerrendan agertzen direnentzakoa.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko diote Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari. Horretarako, hilabeteko epea izango dute, ebazpena argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko ekainaren 10a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

EDUARDO AGUINACO LÓPEZ DE SUSO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala