Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

115. zk., 2014ko ekainaren 19a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

FAGOR, KOOP. E. ETA CENTRO DE PROMOCIÓN FAGOR, KOOP. E.
2723

IRAGARKIA, bat-egiteari buruzkoa, Fagor, Koop.e.-k (kooperatiba bereganatzailea) Centro de Promoción Fagor, Koop.e. bereganatuta (enpresa bereganatua).

Aplikagarria den araudian ezarritakoaren arabera, 2014ko maiatzaren 30ean, Fagor, koop.e.-en Batzar Nagusiak eta 2014ko maiatzaren 26an Centro de Promoción Fagor, Koop.e.-en Batzar Nagusiak, Centro de Promoción Fagor, Koop.e. sozietatearen gain Fagor, Koop.e.-ek egindako absortzio bidezko bat-egitearen inguruko akordioak hartu dituztela jakitera ematen da, 2013ko abenduaren 31ean itxitako bat-egite balantzeak onartuz eta 2014ko maiatzaren 7an Euskadiko Kooperatiben Erregistroan gordailatutako Bat-egite Proiektura egokituz, guzti hau Centro de Promoción Fagor, Koop.e. likidaziorik gabe desegin eta bere ondare guztia osotasunean eta unibertsalki Fagor, Koop.e. sozietatera eskualdatuz.

Halaber, jakinarazten da bat-egiten duten kooperatibetako bazkideek kooperatibatik ateratzeko eskubidea dutela eta hartzekodunek bat-egitearen aurka egiteko eskubidea dutela, Euskadiko Kooperatibei buruzko 4/1993 Legean ezarritako moduan.

Arrasate, 2014ko ekainaren 6a.

Fagor, Koop.e. Kontseilu Errektoreko lehendakaria,

JOXEAN ALUSTIZA USANDIZAGA.

Centro de Promoción Fagor, Koop.e. Kontseilu Errektoreko lehendakaria,

AMAIA AGIRRE ARANBURU.


Azterketa dokumentala