Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

111. zk., 2014ko ekainaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2619

IRAGARKIA, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarena, itzulketa-ebazpenak jakinarazteari buruzkoa.

Posta-zerbitzuak ezin izan ditu jakinarazi aplikatu beharreko arauak ez betetzeagatik tramitatutako itzultze-espedienteetan hartutako ebazpenak, Lanerako laguntzak arautzen dituen abenduaren 23ko 329/2003 Dekretuaren babespean (III. kapitulua –Plantillak berritzeko laguntzak– I. Sekzioaren –Txanda-kontraturako laguntzak–). Laguntza horiek, eeranskinean ageri diren espedienteen arlokoak dira. Hortaz, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 3/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoa betez, iragarki honen bitartez jakinarazten dira, eta honako ohar hauek egiten dira:

1.– Eranskinean adierazitako zenbatekoa itzuli beharra ebazten da, eta gehienez bi hilabeteko epean itzuli beharko da, ebazpena argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita, Laboral Kutxan Lanbideren izenean dagoen ES73 3035 0012 71 0120140002 IBAN zenbakian. Ohartarazten da diru-sarrera epe horretan egiten ez bada, premiamendu bidez egikarituko dela.

2.– Eranskinean adierazitako zenbatekoaz egiteke zegoen ordainketa deuseztatzea ebatzi da.

3.– Administrazio-bidea agortzen duten ebazpen horien aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari, jakinarazpena argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera.

4.– Interesdunak aipaturiko ebazpenaren testu osoa eskura du Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Zerbitzu Zentraletan, Gasteizko Jose Antxotegi kaleko 1. zenbakian (01009).

Vitoria-Gasteiz, 2014ko maiatzaren 27a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

ADOLFO ALUSTIZA FERNÁNDEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala