Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

111. zk., 2014ko ekainaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2616

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 255/14 judizio monitorioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 255/14P, judizio monitorioa.

Demandatzailea: HC Naturgas Comercializadora de Último Recurso, S.A. eta Naturgas Energia Comercializadora, S.A.U.

Abokatua.

Prokuradorea: Mendoza eta Mendoza.

Demandatua: Julian Manuel Quindos.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Aipatu judizioan, dekretua eman zen 2014-05-02an, zeinaren xedapen-zatia honako hau baita:

1.– Amaitutzat ematen da: 1.126,22 euro erreklamatzeko, Julian Manuel Quindosen aurka, HC Naturgas Comercializadora de Último Recurso, S.A.k eta Naturgas Energia Comercializadora, S.A.U.k abiarazitako prozesu monitorioa.

2.– Helaraz bekie HC Naturgas Comercializadora de Último Recurso, S.A.ri eta Naturgas Energia Comercializadora, S.A.U.ri; hala behar bada, betearazpen-agindua emateko eska dezaten, eta ohartaraz bekie abokatuaren eta prokuradorearen esku-hartzea nahitaezkoa izango dela baldin eta eskatutako zenbatekoa 2.000 eurotik gorakoa bada.

Julian Manuel Quindos demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko maiatzaren 21a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala