Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

111. zk., 2014ko ekainaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2614

EDIKTUA, kontratuei buruz bideratutako 490/13 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 490/13 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Gloria Martinez Delgado.

Abokatua.

Prokuradorea.

Demandatua: Nadif Eddarkaouicon.

Gaia: diru zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman zen 2013-09-18an, eta honakoa da bere epaitza:

158/13 EPAIA

Epailea: Marta Fernandez Molina.

Lekua: Vitoria-Gasteiz.

Eguna: bi mila eta hamahiruko irailaren hogeita zortzia.

Alderdi demandatzailea: Gloria Martinez Delgado.

Abokatua.

Prokuradorea.

Alderdi demandatua: Nadif Eddarkaouicon.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: kontratu partikularrak.

EPAITZA

Auzi-ihesean den Nadif Eddarkaouicon-en aurka, Gloria Martínez Delgado andreak aurkeztutako demanda partez baiesten dut.

Gloria Martínez Delgado andreari honako hauek ordaintzera kondenatzen dut Nadif Eddarkaouicon: 1.394,38 euro, gehi demanda aurkeztu zenetik, hau da, 2013ko apirilaren 8tik ebazpen honen egunera arte sorrarazitako diru-interes legezkoa.

Zenbateko horrek Prozedura Zibilaren Legearen 576. artikuluan, epai-betearazpenetarako aurreikusten den interesa alde batera utzi gabe –ebazpen honen egunetik ordainketa guztiz egin artekoa–, baldin eta agindutakoa borondatez betetzen ez bada.

Guztiarekin ere, kosturik ez da ezartzen, PZLko 394.2 ex artikulua.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta aditzera eman ebazpenaren aurka ezin dela errekurtsorik jarri (PZL, 455. 1. artikulua).

Nadif Eddarkaouiconl demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak ezin du errekurtsorik jarri.

Interesdunak eskura du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko irailaren 18a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala