Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

111. zk., 2014ko ekainaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2612

EDIKTUA, 210/11 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Durangoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegian bideratutako 210/11 prozedura arruntean, zeina Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxak eskatuta bideratu baita, Janire Gonzalez Vidalen aurka, epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza:

EPAITZA

Baietsi egiten dut Idocin prokuradoreak Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxaren izenean eta ordezkaritzan aurkeztutako demanda, auzi-ihesean den Janire Gonzalez Vidalen aurkakoa. Beraz, auzi-jartzaileari honako hau ordaintzera kondenatzen dut demandatua: 6.765,21 euro –tronkoarenak–, gehi hitzartutako interesak (% 17,25), 2010eko abenduaren 8tik, hau da, mailegu-kontua itxi eta biharamunetik –kontu horren zorpeko saldoa erreklamatzen baita– guztia ordaindu arte sortutakoak. Prozesuan zehar sortutako kostuak ere demandatuari ezartzen dizkiot.

Batu bekio idazki hau epaitegi honetako Epaien eta Behin betiko Auto Zibilen Erregistro Liburuari, eta eman bedi testigantza, dagokien autoei batu behar zaiena.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4688000004021011. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Janire Gonzalez Vidal demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamalauko maiatzaren hogeian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala