Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

111. zk., 2014ko ekainaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 12 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2609

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 48/14 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 12 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: hitzezko jud. 48/14.

Alderdi demandatzailea: Liberty Seguros, S.A.

Alderdi demandatua: Luis Carreira Atanes.

Gaia: diru-kopurua erreklamatzea.

«2014-04-07ko epaia, zeinetan osorik baiesten baitira demandatzailearen uziak».

Alderdi demandatuaren egungo bizilekua edo egoitza zein den ez dakigunez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko 156.4 eta 164. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, erabaki da ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Bilbao (Bizkaia), 2014ko maiatzaren 26a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala