Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

111. zk., 2014ko ekainaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 7 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2607

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 553/13 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 553/13 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Kutxabank, S.A.

Abokatua: Inmaculada Concepcion Oses Garcia.

Prokuradorea: Hernandez.

Demandatua: Ana Maria Gardeazabal Rotaeche andrearen jaraunspen jasogabea eta jaraunsle legezkoak eta ezezagunak.

Gaia: diru zenbateko bat erreklamatzea.

Nik, Begoña Amann Subinasek, Bilboko Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegiko idazkari judizial naizen aldetik, hau

Fede ematen dut:

553/13 hitzezko judizioan, epaia eman du epaitegi honetako epaile magistratu M.ª Eugenia Viguri Arribas andreak, 2014ko maiatzaren 14an.

Ana Maria Gardeazabal Rotaeche andrearen jaraunspen jasogabea eta jaraunsle legezko eta ezezagunekin harremanetan jartzea ezinezkoa izan denez, ediktu honen bidez jakinarazten zaio epaia, eta ohartarazten zaio ezen ebazpen horren aurka ezingo duela errekurtsorik jarri.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin ematen dut ediktu hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamalauko maiatzaren hamaseian.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala