Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

111. zk., 2014ko ekainaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2605

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrien gainean bideratutako 379/13 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak (379/13).

Demandatzailea: Mama Queita.

Abokatua: Consuelo Camino Garcia.

Prokuradorea: Regidor.

Demandatua: Ussumane Embalo.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Judizio horretan epaia eman da 2014-05-26an, eta bere xedapena eta epaitza honako hauek dira:

249/14 EPAIA

Epailea: Isabel Elexpuru Eguia andrea.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamalauko maiatzaren hogeita seia.

Alderdi demandatzailea: Mama Queita.

Abokatua: Consuelo Camino Garcia.

Prokuradorea: Raquel Regidor Llamosas.

Alderdi demandatua: Ussumane Embalo.

Parte-hartzailea: Fiskaltza.

Auzigaia: seme adingabearekiko neurri ekonomikoak eta pertsonalak hartzea.

EPAITZA

Baietsi egiten dut partez Regidor Llamosas prokuradoreak, Mama Queitaren izenean eta ordez aurkeztutako demanda, seme adingabearentzako neurri pertsonalak eta mantenu-neurriak hartzeko eskatuz aurkeztutakoa, auzi-ihesean den Ussumane Embalo aitaren aurka; eta Fiskaltza parte delarik, XXXXX adingabekoari dagokionez (2003ko otsailaren 28an jaioa), honako neurri pertsonal eta mantenu-neurri hauek hartzea erabaki dut:

1.– XXXXXren zaintza eta jagoletza Mama Queita amari ematen zaizkio, bai eta guraso-ahala esklusiboki baliatzea ere.

2.– Ussumane Embalok, XXXXX semearentzako mantenu-pentsio gisa, edozein kontzeptugatik jasotako hileko sarrera garbien % 20a ordainduko du, eta gutxienez 100 euro, betiere. Zenbateko hori, hileko lehenengo bost egunetan sartuko du, guraso jagoleak horretarako zehazten duen bankuko kontuan. Ezarritako gutxieneko hileko zenbateko hori urtero eguneratu ahal izango da, betiere Estatistikako Institutu Nazionalak argitaratutako KPIk duen aldakuntzarekin bat etorriaz.

3.– Bien semeak, XXXXXk, izan ditzakeen ezohiko gastuak, bi gurasoek ordainduko dituzte, erdibana.

4.– Ez da Ussumane Embaloren eta XXXXX seme adingabearen arteko bisita-erregimenik ezartzen.

Ez da kosturik ezartzen.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458.,2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4710. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Ussumane Embalo demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2014ko maiatzaren 26a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala