Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

111. zk., 2014ko ekainaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

AZPEITIKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2604

EDIKTUA, betebeharrei buruzko 7/13 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Azpeitiko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian 7/13 prozedura arrunta bideratu da LG Electronics España, S.A.U.k eskatuta, Akobe Activa, S.A.ren aurka (gaia: zenbateko bat erreklamatzeko judizio arrunta). Bada, prozedura horretan epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza:

59/14 EPAIA

Epailea: Borja Antolin Herreros.

Lekua: Azpeitia (Gipuzkoa).

Eguna: bi mila eta hamalauko maiatzaren seia.

Alderdi demandatzailea: LG Electronics España, S.A.U.

Abokatua.

Prokuradorea: Angel Maria Echaniz Aizpuru.

Alderdi demandatua: Akobe Activa, S.A.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioko gaia: obligazioak.

Nik, Borja Antolín Herrerosek, Azpeitiko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko Epaitegiko epaile naizen aldetik, ikusi ditut diru-zenbateko bat erreklamatzeko judizio arrunteko 7/13 autoak. Bertan parte izan dira, batetik, demandatzaile gisa LG Electronics España, S.A.U. merkataritza-sozietatea, Ángel María Echaniz Aizpuru prokuradoreak ordezkaturik eta Joaquín Morales Salazar letraduak lagundurik, eta, bestetik, demandatu gisa Akobe Activa, S.A. merkataritza-sozietatea, auzi-ihesean dena.

EPAITZA

Baietsi egiten dut LG Electronics España, S.A.U.k Akobe Activa, S.A.ren aurka aurkeztutako demanda. Horrenbestez, Akobe Activa, S.A. kondenatzen dut auzi-jartzaileari hemezortzi mila bederatziehun eta laurogeita hemeretzi euro eta hirurogeita hamaika zentimo (18.999,71), gehi demanda aurkeztu zenetik, hau da, 2013ko urtarrilaren 2tik sortutako legezko interesak, sortutako kostuak ere Akobe Activa, S.A.ri ezartzen zaizkio berariaz.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena zein den, eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek taldean Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan (1832 0000 04 0007 13). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Alderdi demandatzaileari ez zaio apelazio-errekurtsoa onartuko, baldin eta idatziz adierazten ez badu epemugatutako errentak eta kontratuaren arabera aurretiaz ordaindu beharrekoak ordainduta dituela (PZL, 449.1 artikulua).

Eta, epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Akobe Activa, S.A. demandatuari behar bezala jakinarazteko, eman eta sinatzen dut ediktu hau, Azpeitian (Gipuzkoa), bi mila eta hamalauko maiatzaren hamalauan.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala