Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

111. zk., 2014ko ekainaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
2603

EDIKTUA, adingabekoentzako familia-harreraren gainean bideratutako 180/13 prozeduraren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia –4. Sekzioa–.

Errekurtsoa: a. hij. ex. s. ac. L2 180/13.

Errekurtsogilea: Haizea Martin Alvarez.

Abokatua: Nagore Martinez Diez.

Prokuradorea: Ana Carmen Martinez Ruiz.

Alderdi errekurritua: Fiskaltza eta Sergio San Cristobal San Vicente.

Gaia.

Judizio horretan, epaia eman zen, 2014ko apirilaren 24an, eta honako hau da epaitza:

EPAITZA

Ezetsi egiten dugu Martínez Ruiz prokuradoreak Haizea Martín Alvarezen ordezkaritzan aurkeztutako apelazio errekurtsoa, Balmasedako Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratuak erroilu honen jatorria ere badiren 65/11 autoetan emandako epaiaren aurkakoa, eta apelatutako epaia baiesten dugu. Errekurtso-egileari ezartzen dizkiogu auzialdi honetako kostuak.

Jatorriko epaitegiko idazkari judizialak transferi beza gordailua errekurtso ezetsien eta ez-onartuen gordailu-kontura.

Aurkaratzeko modua: kasazio-interesa egiaztatuz gero, kasazio-errekurtsoa aurkez daiteke Auzitegi Gorenean, Arlo Zibileko Salan. Errekurtsoa jartzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean (PZLb, 477. eta 479. artikuluak).

Prozesuko arau-haustea dela-eta, ezohiko errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango da, PZLb-n aurreikusitako arrazoiren batengatik, Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan. Errekurtso hori idatziz aurkeztu beharko da, epaitegi honetan, jakinarazpena egin eta ondoko hogei eguneko epean (PZLb-ko 470.1 artikulua eta azken xedapenetatik hamaseigarrena).

Errekurtsoak aurkezteko beharrezkoa izango da 50 euro uztea gordailuan, baldin eta kasazio-errekurtsoa bada; eta 50 euro, arau-hauste prozesalarengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Baldintza horiek bete ezean ez zaizkie izapideak egingo. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da 4704 0000 00 0180 13. Errekurtso biak baliatuz gero, bi ezarpen-eragiketa ezberdin egin beharko ditu errekurtsogileak, eta, sarrera-ordainagiriaren kontzeptuaren lekuan, «Errekurtsoa» 06 kodea dela adierazi beharko du, kasazio-errekurtsoa bada, eta 04 kodea dela, arau-hauste prozesalarengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Errekurtsoak jartzerakoan, zenbateko hori zainpean utzi dela egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Errekurtsoa aurkezteko idazki bakoitzari honako hau erantsi beharko zaio: tasa judizial ordaindu izanari buruzko egiaztagiri behar bezala balioztatua, salbu eta 10/2012 Legean aurreikusitako exentzioren bat gertatu.

Gure epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatzen dugu.

Sergio San Cristobal San Vicente demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2014ko maiatzaren 20a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala