Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

111. zk., 2014ko ekainaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2600

EBAZPENA, 2014ko maiatzaren 27koa, Gazteriako eta Kiroletako zuzendariarena. Honen bidez, jendaurrean jartzen da 2014. urtean zein diru-kopuru eta nori eman zaion, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Europar Batasuneko beste eskualde eta estatu batzuetako gazte-taldeen arteko mugikortasun eta elkartrukerako jarduerak garatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko abenduaren 18ko Aginduaren babesean.

Kontuan hartuta Gazteriako eta Kiroletako zuzendariaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dela, horixe xedatzen du-eta 2013ko abenduaren 18ko Aginduaren 19.2 artikuluak.

Ondorioz, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko abenduaren 18ko Aginduaren babesean ekitaldi honetan onartu diren diru-laguntzen eta onuradunen zerrenda argitaratzea. Lehenengo eranskinean daude jasota.

2. artikulua.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, denak jakinaren gainean egon daitezen.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko maiatzaren 27a.

Gazteriako eta Kiroletako zuzendaria,

JON REDONDO LERTXUNDI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala