Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

109. zk., 2014ko ekainaren 11, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2555

EBAZPENA, 2014ko maiatzaren 16koa, Hezkuntzako sailburuordearena, zero eta hiru urte arteko haur-eskolen titular diren toki-korporazioei 2013-2014 ikasturtean emandako diru-laguntzak aldatzeko dena.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko urriaren 1eko Aginduaren bidez (urriaren 22ko EHAA), zero eta hiru urte arteko haur-eskolen titular diren toki-korporazioei 2013-2014 ikasturtean diru-laguntzak emateko modua eta irizpideak arautu ziren.

Hezkuntzako sailburuordearen 2014ko otsailaren 10eko Ebazpenaren bidez (otsailaren 26ko EHAA), guztira 4.677.112,71 euroko diru-laguntzak eman zitzaizkien hamalau toki-korporaziori.

Aginduan ezartzen denez, haur-eskola bakoitzaren plaza-kopurua zehazteko, aintzat hartuko da, 2013ko irailetik abendura bitarteko aldirako –biak barne–, 2013ko irailaren 15ean inskribatuta zegoen haur-kopurua, eta, 2014ko urtarriletik uztailera bitarteko aldirako –biak barne–, 2014ko urtarrilaren 8an aurreinskribatuta zegoen haur-kopurua.

Andoaingo Udalak, zero urteko tartean, 40 plaza okupatuko zirela aurreikusi zuen urtarrilaren 8rako, ezin baitzuen kopururik zehaztu harik eta abenduan, haur-eskolak irekitako epean, matrikulatutakoen zerrenda eskuratu arte. Aurreikuspen hori, nolanahi ere, ez zen bete, 32 plaza bakarrik okupatu baitziren, udal horrek emandako zerrendan jasotzen denez.

Otsailaren 10eko Ebazpenaren kalkulua, hortaz, 40 plaza okupatuko zirelakoan egin zen hasiera batean, eta, horregatik, Andoaingo Udalari emandako zenbatekoa aldatu beharra dago, eta 2014ko urtarrilaren 8an benetan bete zen plaza-kopuruari egokitu.

Horregatik guztiagatik, aipatutako arauei eta aplikazio orokorreko gainerako xedapenei jarraikiz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Zero eta hiru urte arteko haur-eskolen titular diren toki-korporazioei 2013-2014 ikasturtean diru-laguntzak ematen zizkien Hezkuntzako sailburuordearen 2014ko otsailaren 10eko Ebazpena aldatzea, Andoaingo Udalari emandako zenbatekotik 22.923,68 euro kenduz. Zenbateko hori 2013ko urriaren 1eko Aginduko 15. artikuluan ezarritako hirugarren ordainketan kenduko da. Udal horrek guztira jasoko duen diru-laguntza 228.876,56 eurokoa izango da.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa ezar dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko maiatzaren 16a.

Hezkuntzako sailburuordea,

MIREN ARANTZA AURREKOETXEA BILBAO.


Azterketa dokumentala