Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

109. zk., 2014ko ekainaren 11, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
2544

EBAZPENA, 2014ko ekainaren 5ekoa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, jakitera ematen duena 2014ko aurrekontu orokorretan IVAPentzat izendatutako dirua, honako helbururako: udal-administrazioei, derrigorrezko hizkuntza eskakizuna duten lanpostuetan egonik hizkuntza-eskakizun hori eskuratu arte euskara ikastaroetara joaten diren langileak ordezkatzeko. Era berean, ebazpen honen bidez ordezkapenetarako diru-laguntzak bideratzeko ezarriak dauden moduluen kantitateak eguneratzen dira.

Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2005eko azaroaren 30eko Aginduan arautu zen, alde batetik, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (IVAPek) Euskal Autonomia Erkidegoko herri-erakundeei eskainiko dien hizkuntza prestakuntzako zerbitzua eta, bestetik, ezarri ziren euskara ikastaroetara doazen udal langileak ordezkatzeko diru-laguntzen arauak.

Aipatutako aginduaren bigarren kapituluan euskara ikastaroetara joaten diren langileak ordezkatzeko diru-laguntzak arautzen dira, eta bere 7.2 artikuluak ezartzen du aurrekontu-ekitaldi bakoitzaren hasieran diru-laguntzak emateko izendatutako diru kopurua IVAPeko zuzendariaren ebazpen baten bidez jakinaraziko dela, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz.

Halaber, ordezkapenetarako dirulaguntza-modulu horien eguneratzea 2005eko azaroaren 30eko Aginduaren hirugarren xedapen gehigarriak ezartzen du eta, horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoan aurreko urtean Kontsumoko Prezioen Indizeak izandako gehitze bera gehituko zaie indarrean dauden moduluei.

Ikusirik aurreko urteko Kontsumoko Prezioen Indizeak % 0,6 egin duela gora, eta egin beharreko kalkuluak egin ondoren,

Hori guztia kontuan izanik,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jakitera ematea 2014ko aurrekontu orokorretan IVAPentzat izendatutako dirua, honako helburu honeterako: udal- administrazioei derrigorrezko hizkuntza eskakizuna duten lanpostuetan egonik eta partzialki edo guztiz liberatuta egonik hizkuntza eskakizun hori eskuratu arte, euskara ikastaroetara joaten diren langileak ordezkatzeko kostua finantzatzearren diru-laguntzak ematea. Honakoak dira izendatutako diru kopuruak:

47140 Programa «Euskalduntze eta hizkuntza normalkuntza», 422.01 Kontzeptua «Udal langileen ordezkapenak egiteko dirulaguntzak». Guztira: 183.000 euro.

47140 Programa «Euskalduntze eta hizkuntza normalkuntza», 422.11 Kontzeptua «Mankomunitateen langileen ordezkapenak egiteko diru-laguntzak». Guztira: 5.000 euro.

Bigarrena.– Euskara ikastaroetara doazen langileak ordezkatzeko, honako dirulaguntza-modulu hauek ezartzea hilabeteko:

– Asteko 25 ikastorduko ikastaroa edo barnetegiko ikastaroa: gehienez ere, 2.037,48 euro hilabeteko.

– Asteko 15 ikastorduko ikastaroa: gehienez ere, 761,80 euro hilabeteko.

– Asteko 10 ikastorduko ikastaroa: gehienez ere, 504,28 euro hilabeteko.

– Asteko 8 ikastorduko ikastaroa: gehienez ere, 406,05 euro hilabeteko.

2005eko azaroaren 30eko Aginduaren 13.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, horiek ez bezalako ordu-moduluak ere, HAEEk Aginduaren bosgarren artikuluan ezarritakoari jarraituz deialdiak egin baititzake eta deialdi horietan ezarritakoaren arabera onartu bestelako ordu-modulu horiek, diruz lagundu ahal izango dira, eta diru-laguntzaren kalkulu proportzionala egingo da.

Mila biztanletik beherako lurralde esparruetako administrazioetako idazkari-kontuhartzailearen lanpostuko titularra ordezkatzeko dirulaguntza-modulua hileko 3.055,63 euro arte gehituko da, apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuaren bigarren xedapen gehigarrian ezarritakoa betetzeko.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko helegitea aurkeztu ahal izango zaio Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko ekainaren 5a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.


Azterketa dokumentala