Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

102. zk., 2014ko ekainaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

REZIKLETA E.KOOP.
2419

IRAGARKIA, Rezikleta, S. Coop. kooperatiba-sozietateak Ekorrepara, S. Coop. xurgatu eta biek bat egin dutela jakinarazteko dena.

Euskadiko Kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legearen 79.6 artikuluan xedatutakoa betez, jakinarazi egiten da Rezikleta, S. Coop. eta Ekorrepara, S. Coop. kooperatiba-sozietateen batzar unibertsalek, 2014ko maiatzaren 31n Rezikleta, S. Coop.-en egoitzan bakoitzak bere aldetik egindako bilkuretan, honako erabaki hauek hartu dituztela legez horretarako eskatzen diren gehiengoen bidez:

1.– Xurgatze bidez bat egitea, hau da, Rezikleta, S. Coop. kooperatiba-sozietateak Ekorrepara, S. Coop. xurgatzea. Azken hori desegin egiten da, eta beraren ondarea eta bazkideen atxikipena osorik eskualdatzen zaio sozietate onuradunari, bat egindako sozietateen administratzaileek idatzitako eta izenpetutako bat egiteko proiektuarekin bat etorriz. Proiektu hori bazkideen eskura jarri da, eta Euskadiko Kooperatiben Erregistroan gordailatu da, orri-bazterreko oharra 2014ko maiatzaren 19an idatzita duela.

Euskadiko Kooperatiben Legeko 80. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, kooperatiba horietatik banantzeko eskubidea izango dute bat-egitearen aurka bozkatu duten kooperatiba bietako kideek, edo batzar orokorretara joan ez, baina desadostasuna adierazten dutenek. Eskubide hori gauzatzeko, administratzaileei idazki bat bidali beharko diete, berrogei eguneko epean, bat egiteko erabakia azken aldiz argitaratzen den egunetik aurrera.

Jasota geratzen da, halaber, bat-egitean parte hartu duten kooperatibetako hartzekodunek aurka egiteko eskubidea dutela. Bat-egitearen erabakiaren azken iragarkiaren datatik hilabeteko epea izango dute horretarako, Euskadiko Kooperatiben Legearen 81. artikuluan ezarritakoaren arabera.

2.– Rezikleta, S. Coop. kooperatiba-sozietatearen helburua aldatzea, bi puntu hauek jasota:

– Tresna eta etxetresna elektrikoak, osorik edo piezaka, era profesionalean prestatzea konpontzeko, berrerabiltzeko, berriro erabiltzeko prestatzeko, eta/edo birziklatzeko. Halako tresnak baliozkotzea eta merkaturatzea.

– Handizka eta txikizka merkaturatzea, eta konpontzea material, tresna eta etxetresna elektriko eta elektronikoak eta etxean erabiltzekoak diren bestelako tresnak, izan elektrikoak edo ez.

3.– Rezikleta, S. Coop. izenaren ordez, aurrerantzean Koopera Servicios Ambientales, S. Coop. izena izango du sozietateak.

4.– Estatutuak egokitzea, bere garaian Kontseilu Arautzaileak onartutako Berdintasun Planera.

Mungia, 2014ko maiatzaren 31.

Rezikleta, S. Coop. kooperatiba-sozietateko lehendakaria,

OSCAR PEREZ RODRIGUEZ.

Ekorrepara, S. Coop. kooperatiba-sozietateko administratzaile bakarra,

MIGUEL ALCANTARA SARRIA.


Azterketa dokumentala