Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

102. zk., 2014ko ekainaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
2416

IRAGARKIA, 22256 identifikazio profesionaleko txartela duen ertzainari 608X14ED002 espedienteko ikustaldia jakinarazteko dena.

22256 identifikazio profesionaleko txartela duen ertzainaren kontra hasitako 608X14ED002 diziplina-espedienteri dagokienez, ezin izan da aipatutakoa aurkitu, Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Kidegoen diziplina-araubidearen Arautegiaren 53. artikuluan ezarritako ikustaldia jakinarazteko. Hori dela eta, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko. Jakinarazi nahi zaio prozeduretan jardundako guztiaren kopia duela eskuragarri, Barne Arazoetarako Zerbitzuako bulegoetan (helbidea: Larrauri-Mendotxe bidea 18, Erandio – Bizkaia). Era berean, hamar eguneko epea ematen zaio, instruktorearen aurrean bere alde egokitzat jotzen dituen alegazioak aurkeztu ahal izateko.

Gogorarazi nahi zaio 608X14ED002 diziplina-espedientea izapidetzeko epea, Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Kidegoen diziplina-araubidearen Arautegiaren 41.3 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, 2014ko maiatzaren 19tik etenda dagoela.

Hori guztia argitara ematen da, interesdunak jakinarazpentzat har dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko maiatzaren 21a.

Segurtasuneko sailburuordea,

JESÚS MARÍA ZUBIAGA NIEVA.


Azterketa dokumentala