Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

102. zk., 2014ko ekainaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
2411

IRAGARKIA, «instalazio hidro-meteorologikoak kudeatzea, ustiatzea eta puntuan jartzea» xede duen zerbitzuen administrazio kontratu esleitzeko dena (Espedientea:M-081/14).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza. Segurtasun Saila.

c) Espediente-zenbakia: M-081/14.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: 2016ko abenduaren 31.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: esleitzeko hainbat irizpide daude.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: 510.000 euro (421.487,60 euro gehi 42.512,40 euro, BEZarenak), hiru urtealditan banatuta:

2014ko ekitaldia: 2.000 euro (1.652,89 gehi 347,11 euro, BEZarenak).

2015eko ekitaldia: 254.000 euro (209.917,36 gehi 44.082,64 euro, BEZarenak).

2016ko ekitaldia: 254.000 euro (209.917,36 gehi 44.082,64 BEZarenak).

5.– Bermeak.

Behin betikoa: esleipen-zenbatekoaren % 5, BEZik gabe.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza - Segurtasun Saila - Kudeaketa Ekonomiko eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, E aldea – solairuartea.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 88 97.

e) Telefaxa: 945 01 87 49.

f) Posta elektronikoa: c-lopez@ej-gv.es

g) Kontratugilearen profilaren interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.net

h) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2014ko ekainaren 23a.

7.– Kontratistaren betebehar espezifikoak.

Sailkapena: P taldea, 1 azpitaldea eta B kategoria.

Sailkapenik gabeko atzerriko enpresek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

a) Ekonomia- eta finantza-kaudimena:

– Egiaztatzeko modua: finantza-erakundearen txostena.

– Betekizunak: kontratazio honetarako berariaz egindako txostena, non aipatuko baita helburua, eta adierazi kontratuaren aurrekontuaren adinako (510.000 euro) kaudimena duela.

b) Gaitasun teknikoa edo profesionala:

– Egiaztatzeko bidea: azken hiru urteetan egindako lanen zerrenda, honako hauek zehaztuta: datak, zenbatekoak eta onuradunak.

– Betekizunak: lanetatik hiruk, gutxienez, kontratu honen xedearen antzekoak izan behar dute.

8.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2014ko ekainaren 23a, 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitakoak.

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Eusko Jaurlaritza - Segurtasun Saila - Kudeaketa Ekonomiko eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

2) Helbidea: eskutan entregatu beharko dira, Kontratazioan (Donostia kalea 1), edo, bestela, epe barruan postaz bidali beharko dira, baina egun horretan bertan posta-bulegoan zein egunetan jarri den egiaztatzeaz gain, kontratazio-organoari jakinarazi beharko zaio telex, telefax edo telegrama bidez. Eskakizun bi horiek betetzen ez badira, edo eskaintzak jasotzeko finkatutako epea eta ordua amaitutakoan jasotzen bada eskaintza bidali izanaren jakinarazpena, eskaintza ez da onartuko. Nolanahi ere, adierazi den egunetik hamar egun natural igarota, eskaintza jaso ez bada, ez da inola ere onartuko.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete, proposamenak irekitzen direnetik kontatzen hasita.

e) Aldagaiak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea:

1) Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza - Segurtasun Saila - Kudeaketa Ekonomiko eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, - E aldea - solairuartea.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) «C» gutun-azalak irekitzeko eguna: 2014ko ekainaren 30a; eta «B» gutun-azala: 2014ko uztailaren 10a.

e) Ordua: 12:00ak, bi egunetan.

10.– Bestelako argibideak:

Informazio administratiboa: Segurtasun Saila - Kudeaketa Ekonomiko eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

Informazio teknikoa: Segurtasun Saila, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko maiatzaren 14a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

JUAN MANUEL URRETABIZKAIA QUINTANA.


Azterketa dokumentala