Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

97. zk., 2014ko maiatzaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
2286

EBAZPENA, 2014ko maiatzaren 15ekoa, Herri Administrazio eta Justizia Saileko Zerbitzu zuzendariarena, zeinen bidez Ogasun eta Finantzetako sailburuari eskuordetzen baitzaio Herri Administrazio eta Justizia Sailaren menpeko administrazio-zentroak, 2015. eta 2016. urteetan, goi- eta behe-tentsioko elektrizitatez eta gas naturalez hornitzeko kontratazioa.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren kontratazio-araubideari buruzko ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuaren V. kapituluan eta lehenengo xedapen gehigarrian, eta Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organiko eta funtzionala onartzen duen apirilaren 9ko 192/2013 Dekretuaren 12.e) artikuluan xedatutakoaren arabera, Baliabide Orokorren Zuzendaritzari dagokio kudeaketa zentralizatuko eraikinetarako erabilpen orokorreko arloak edo zerbitzuak kontratatzea, betiere Baliabide Orokorren Zuzendaritzari egotzi bazaizkio.

Era berean, 192/2013 Dekretuaren 12.a) artikuluak Zuzendaritza horri ematen dio eskumena, era zentralizatuan eskuratu behar diren ondasun eta zerbitzuak kontratatzeko prozedurak garatzeari begirako proposamenak egin ditzan.

Gaur egun, Baliabide Orokorren Zuzendaritzaren eskumeneko kudeaketa zentralizatuko eraikinak, Ogasun eta Finantza Sailaren gainerako eraikinak eta Eusko Jaurlaritzari eta haren erakunde autonomoei edo sozietate publikoei atxikitako eraikinak goi- eta behe-tentsioko energia elektrikoz eta gas naturalez hornitzeko kontratazioa modu zentralizatuan egiteak zerbitzuen kudeaketa hobetu eta gastu publikoa arrazionalizatu egiten du.

Goraxeago aipatutako 136/1996 Dekretuaren 19. artikuluak ahalbidetzen du Baliabide Orokorren Zuzendaritzaren eskumenak kudeaketa zentralizatukoak ez diren eraikinetara ere zabaltzea. Eskumen horren zabaltzea hitzarmen bidez, administrazio-klausula zehatzen pleguetan aurreikuspen berariazkoak ezarriz edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean jasotako formulen bidez gauzatuko da.

Energia elektrikoa eta gas naturalaren horniketa –lehen aipatu eremuan– modu zentralizatuan kontratatu ahal izateko formularik egokiena Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 13.1 artikuluan eskumenen eskuordetzerako jasotakoa da, honako hau xedatzen baitu:

«1.– Herri-administrazioetako organoek beste organo batzuei beren eskumenak eskuordetzan eman diezazkiekete, baldin eta organo horiek administrazio berekoak badira –nahiz eta bata bestearen mendekoak ez izan–, edo administrazio horiei lotuta edo administrazio horien mendean dauden zuzenbide publikoko erakundeetakoak badira».

Horregatik, Segurtasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 9ko 195/2013 Dekretuaren 6.2 artikuluko eskumenak betez (2013ko apirilaren 18ko EHAA, 74. zk.), Zerbitzu zuzendariari dagokio Sailaren ohiko kontratazio-organoa izatea.

EBAZTEN DUT:

I.– Ogasun eta Finantzetako sailburuari eskuordetzea eranskinean adierazten diren eraikinak 2015-2016 urtean goi- eta behe-tentsioko energia elektrikoz eta gas naturalez hornitzea kontratatzeko eskumena.

Haren esku utzitako eskumena Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bategina onartzen duen irailaren 14ko 3/2011 LEDn aurreikusitako eta kontratuari aplikagarriak zaizkion honako gai hauek ere bideratzeko bada:

– Kontratua prestatzea (II. liburua).

– Kontratua esleitzea (III. liburua, I. titulua, I. kapitulua).

– Administrazioaren eskuduntzak, aldaketa, iraungitzea, lagapena eta azpikontratazioa, izaera orokorrarekin IV. liburukiko I. tituluko I. kapituluan aurreikusten direnak, eta izaera partikularrarekin –hornidura-kontratuetarako– IV. liburukiko II. tituluko IV. kapituluan aurreikusten direnak.

– Kontratua formalizatzea (III. liburua, I. titulua, I. kapitulua).

II.– Eskuordetzaileak izango du kontratazio organoari dagozkion gainerako eskumenak eta, bereziki, emandako zerbitzuak gauzatzeari oniritzia emateko eta zerbitzuak ordaintzeko agindua emateko ahalmena.

III.– Eskuordetze hau sinatu eta biharamunean indarrean jarriko da.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko maiatzaren 15a.

Zerbitzu zuzendaria,

JUAN M.ª ZUBELDIA ARRIETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala