Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIA, Honen bidez, behean zehaztutako zehapen-espedienteetan instrukzio-egileak emandako ebazpen-proposamenak jakinarazten dira, Itsas arrantzari buruzko martxoaren 13ko 6/1998 Legean ezarritakoa ustez hausteari dagozkionak.
Ebazpen-proposamen horiek jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, betiere, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.
Interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta haientzat jakinarazpenaren ondorioak izan ditzan. Horretaz gain, honako ohartarazpen hauek egiten dira:
Iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunean kontatzen hasita, interesdunek 15 egun balioduneko epea daukate espedientea aztertzeko, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria- Gasteiz); halaber, euren defentsarako egoki deritzen alegazioak, agiriak eta argibideak aurkezteko, eta bai frogabideak proposatzeko ere, betiere prozeduraren instrukzio-egilearen aurrean.
Horretaz gain, espedientea eskura izango dute Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzan, espedientea bera aztertzeko edota espedienteko agirien kopiak lortzeko.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko apirilaren 10a.
Instrukzio-egilea,
JAVIER BERROJALBIZ GARATE.