Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

92. zk., 2014ko maiatzaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
2172

IRAGARKIA. Honen bidez, Itsas arrantzari buruzko martxoaren 13ko 6/1998 Legean ezarritakoa presuntzioz haustearren irekitako hainbat zehapen-espedientetan Arrantza eta Akuikulturako zuzendariak emandako erabakiak jakinarazten dira.

Erabaki horiek jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, betiere Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta harentzat jakinarazpenaren ondorioak izan ditzaten. Horretaz gain, honako ohartarazpen hauek egiten dira:

Iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunean kontatzen hasita, interesdunek 15 egun balioduneko epea daukate espedientea aztertzeko, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz), euren defentsarako egoki iritzitako alegazioak, agiriak eta argibideak aurkezteko, eta bai frogabideak proposatzeko ere, betiere prozeduraren instrukzio-egilearen aurrean.

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2014ko apirilaren 10a.

Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria,

LEANDRO AZCUE MUGICA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana