Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

92. zk., 2014ko maiatzaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2171

IRAGARKIA, prozedura irekia, eskala txikiko/ertaineko belaunaldi berriko sekuentziazio plataforma baten (NGS) hornidura kontratatzeko dena (21/14 P.I).

1.– Kontratua eskaintzen duena.

a) Erakundea: Euskal Herriko Unibertsitatea. Leioako Campusa. E; 48940 Leioa (Bizkaia). Telefonoa: 94 601 20 25, faxa: 94 601 33 30.

b) Espedientea bideratuko duen atala: Kontratazio eta Erosketetako Zerbitzua.

2.– Kontratuaren gaia.

a) Deskribapena: goi-buruan adierazitakoa.

b) Zenbat halako: bat.

c) Loteak eta kopurua: ez.

d) Emateko lekua: ikus administrazio-klausula zehatzen orria.

e) Emateko epea: ikus administrazio-klausula zehatzen orria.

3.– Tramitazioa, prozedura eta era.

a) Tramitazioa: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: zenbait balorazio irizpideren araberako esleipena.

4.– Lehiaketarako oinarrizko aurrekontua: 115.000 euro, BEZik gabe.

5.– Behin-behineko bermea: ez.

6.– Dokumentuak eta argibideak.

a) Helbidea: ikus 1.a eta 1.b puntuak.

b) Noiz arte eskuratu ahal diren: 2014ko ekainaren 10era arte.

7.– Lehiatzaileak bete beharreko baldintzak: ikus administrazio-klausula zehatzen orria.

8.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Azken eguna: 2014ko ekainaren 10a.

b) Dokumentazioa: ikus administrazio-klausula zehatzen orria.

c) Lekua: EHUko Erregistro Orokorra (Errektoregoa, Leioako Campusa, Sarriena auzoa, z/g - 48940); Gipuzkoako Campuseko Erregistroan (Ignacio M.ª Barriola Eraikina, Elhuyar plaza - 20018 Donostia); eta Arabako Campuseko Erregistroan (Izardui komandantea, 2 - 01005 Gasteiz). Ordutegia hauxe da: astelehenetik ostegunera, 09:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 16:30era; ostiraletan, udako lanaldi jarraian eta Gabonetako eta Aste Santuko txandetan, 09:00etatik 13:00etara.

Dokumentazioa posta arruntez bidaltzen bada, enpresak posta bulegoan egindako bidalketaren egiaztagiria aurkeztu beharko du, eta kontratazio organoari egindako bidalketaren berri eman beharko dio. Eskaintza posta arruntez bidali izanaren berri emateko, posta elektronikoko mezu bat bidali beharko da honako helbide honetara: joseangel.rekagorri@ehu.es. Dokumentazioa eta bidalketaren berri emateko mezua lizitazio honetarako eskaintzak aurkezteko epea bukatzeko ezarritako eguna baino lehenago bidali beharko dira. Dokumentazioa epea bukatzeko ezarritako egun hori baino beranduago bidaliz gero, ez da onartuko.

d) Eskaintzari eusteko ezinbesteko epea: bi hilabete, eskaintzak zabaltzen direnetik hasita.

e) Aldakiak: ez da halakorik jarri.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea eta lekua: ikus 1.a puntua.

b) Eguna: 2014ko ekainaren 16a.

c) Ordua: 11:00ak.

10.– Iragarkiaren gastuak: enpresa esleipendunaren kontura.

11.– Interneteko helbidea: www.contratacion.ehu.es

Leioa, 2014ko maiatzaren 7a.

UPV/EHUko 2013ko urtarrilaren 30eko Ebazpenaz egindako eskuordetzeaz sinatua.

Gerentea,

LORE BILBAO ARTETXE.


Azterketa dokumentala