Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

92. zk., 2014ko maiatzaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
2170

IRAGARKIA, Segurtasun Sailaren Erandioko instalazioetara langileak garraiatzeko zerbitzu-kontratuaren lizitazioari dagokiona (Espedientea: E-105/2014).

1.– Entitate esleitzailea: datu orokorrak eta informazioa lortzeko datuak.

a) Erakundea: Segurtasun Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

c) Agiriak eta argibideak:

1) Bulegoa: Kontratazio Arloa.

2) Helbidea: Larrauri Mendotxe bidea, 18.

3) Herria eta posta-kodea: Erandio 48950.

4) Telefonoa: 94 607 80 00.

5) Telefaxa: 94 607 83 04.

6) Posta elektronikoa: contratacion@hsdi.ej-gv.es

7) Kontratugilearen profilaren interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.net

8) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2014ko ekainaren 3a, 10:00etan.

d) Espedientearen zenbakia: E-105/2014.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Mota: zerbitzuak.

b) Xedea: Segurtasun Sailaren Erandioko instalazioetara langileak garraiatzeko zerbitzua.

c) Loterik ba ote dagoen, eta zenbat lote/unitate dauden: ez dago loterik.

d) Betearazteko/entregatzeko lekua: ikus kontratuaren dokumentazioa.

e) Betearazteko/entregatzeko epea: ikus kontratuaren dokumentazioa.

f) Luzapena onartzea: bai, horretarako aukera dago.

g) Esparru-akordio bat ezartzea (behar bada): ez.

h) Eskuratzeko sistema dinamikoa (behar bada): ez.

i) CPV (nomenklatura-erreferentzia): 60100000-9.

3.– Izapideak eta prozedura.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Enkante elektronikoa: ez.

d) Esleipen-irizpideak, halakorik badago.

– Eskaintza ekonomikoa: 100 puntu.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

a) Zenbateko garbia: 54.545,46 euro. BEZa: % 10. Zenbatekoa, guztira: 60.000 euro.

5.– Eskatzen diren bermeak:

Behin betikoa: lizitazio-aurrekontuaren % 5, BEZik gabe.

6.– Kontratistaren berariazko eskakizunak.

a) Sailkapena (taldea, azpitaldea eta kategoria): ikus kontratuaren dokumentazioa.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala, behar izanez gero: ikusi espedientearen dokumentazioa.

c) Bestelako betebehar bereziak: ez.

d) Erreserbatutako kontratuak: ez.

7.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea:

a) Aurkezteko azken eguna: 2014ko ekainaren 3a, 10:00etan.

b) Aurkezteko modalitatea: ikusi lehiaketaren dokumentazioa.

c) Aurkezteko lekua:

1) Bulegoa: Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza – Kontratazio Arloa.

2) Helbidea: Larrauri Mendotxe bidea, 18.

3) Herria eta posta-kodea: Erandio 48950.

4) Helbide elektronikoa: contratación@hsdi.ej-gv.es

d) Zenbat enpresari egingo zaien eskaintzak aurkezteko deia (prozedura murriztua): ez, kasu honetan ez.

e) Aldaerak: ez.

f) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: hamabost egun, eskaintzak irekitzen direnetik hasita.

8.– Eskaintzak irekitzea.

«B» gutun-azalak, eskaintza ekonomikoa, eta formulak aplikatuz automatikoki balioesten diren irizpideak.

a) Helbidea: Larrauri Mendotxe bidea, 18.

b) Herria eta posta-kodea: Erandio 48950.

c) Eguna eta ordua: 2014ko ekainaren 10a, 12:00etan.

9.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

10.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera (hala egin bada): ez.

11.– Bestelako argibideak: ez.

Erandio, 2014ko maiatzaren 7a.

Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren zuzendaria,

MARÍA GUADALUPE CAMINO GARCÍA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana