Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

92. zk., 2014ko maiatzaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO MERKATARITZA ARLOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2168

EDIKTUA, 113/13 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Merkataritzako 2 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: 113/13 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Hormigones Rioja, S.A.

Abokatua: David Jerez Lopez.

Prokuradorea: Rosa Alday Mendizabal.

Demandatua: Fernando Abellán Rojo.

Gaia: judizio arrunta.

Judizio horretan epaia eman zen, 2014-01-29an, eta honako hau da haren epaitza:

1.– Guztiz baiesten dut Rosa Alday Mendizábal epaitegietako prokuradoreak Hormigones Rioja, S.A entitatearen izenean eta ordez aurkeztutako demanda, Fernando Abellán Rojo auzi-iheslariaren aurkakoa.

2.– Fernando Abellán Rojo hamalau mila hirurehun eta laurogeita zortzi euro eta hirurogeita bat zentimo (14.388,61) ordaintzera kondenatzen dut.

3.– Fernando Abellán Rojo kondenatzen dut auzi-jartzaileari kopuru horri dagozkion interesak ordaintzera. Interes horiek Merkataritzako Eragiketetako Berankortasunaren aurkako Neurriei buruzko abenduaren 29ko 3/2004 Legearen eta interes-tasak urtero zehazten dituzten ebazpenen araberakoak izango dira. Eta hori guztia izango da, hain zuzen ere, faktura bakoitzaren epemugatik guztiz ordaindu artekoa.

4.– Fernando Abellán Rojo demandatuari ezartzen dizkiot kostuak.

Fernando Abellán Rojo demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2014ko apirilaren 10a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana