Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

83. zk., 2014ko maiatzaren 6a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2019

HUTSEN ZUZENKETA, honako agindu honena: «Agindua, 2014ko martxoaren 7koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena. Honen bidez, 2014-2015 ikasturtean Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publiko eta itunpeko pribatuetan Batxilergoko, heziketa-zikloetako eta Hasierako Lanbide Prestakuntzako 2. mailako Programetako ikasleak onartzeko eskabideak aurkezteko egutegi komuna ezartzen da; era berean, jarraibideak onartzen dira ikasleok onartzeko eta maila horietako ikasketa ofizialak ematen dituzten ikastetxe guztietan matrikulatzeko».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluak ezartzen du, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko dituela, baldin eta nabarmenak badira, agirien esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Horretarako, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak aginduko du.

2014ko apirilaren 1eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (63. zk.) argitaratu zen 2014ko martxoaren 7ko Agindua, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena. Horren bidez, 2014-2015 ikasturtean Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publiko eta itunpeko pribatuetan Batxilergoko, heziketa-zikloetako eta Hasierako Lanbide Prestakuntzako 2. mailako Programetako ikasleak onartzeko eskabideak aurkezteko egutegi komuna ezartzen da; era berean, jarraibideak onartzen dira ikasleok onartzeko eta maila horietako ikasketa ofizialak ematen dituzten ikastetxe guztietan matrikulatzeko. Agindu horretan gisa horretako huts bat gertatu denez, dagokion zuzenketa egiten da ondoren:

2014/1528 (50/4) orrialdean, 8. artikuluaren 1. idatzi-zatiaren testuan, honako hau dioenean:

«Hasierako lanbide-prestakuntzako lehen kurtsoko programaren bateko lehenengo maila gainditu duten ikasleek edo lehenengo aldiz bigarren maila egin baina errepikatu behar dutenek bigarren maila osorako matrikulatu ahal izango dira 2014ko uztailaren 1etik 8ra bitartean (egun bi horiek barne). Hori egin ezean, eskubidez dagokien plazari uko egiten diotela ulertuko da. Uztailaren 9tik 12ra bitartean, plazarik hutsik egonez gero, ikasle berriak matrikulatu ahalko dira. Lehenengoz matrikulatuko diren ikasleak ere uztailaren 1etik 4ra bitartean izango dute tartea, leku hutsik izanez gero».

Honako hau esan behar du:

«Hasierako lanbide-prestakuntzako lehen kurtsoko programaren bateko lehenengo maila gainditu duten ikasleek edo lehenengo aldiz bigarren maila egin baina errepikatu behar dutenek bigarren maila osorako matrikulatu ahal izango dira 2014ko uztailaren 1etik 4ra bitartean (egun bi horiek barne). Hori egin ezean, eskubidez dagokien plazari uko egiten diotela ulertuko da. Lehenengoz matrikulatuko diren ikasleak ere uztailaren 1etik 4ra bitartean izango dute tartea, leku hutsik izanez gero».


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana