Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

83. zk., 2014ko maiatzaren 6a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2018

452/2014 EBAZPENA, apirilaren 10ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Miren Josu Ormaetxea Legarreta andrea Barrualde-Galdakao Erakunde Sanitario Integratuko Pertsonaleko zuzendari izendatzen duena.

Aztertua izan da Barrualde-Galdakao Erakunde Sanitario Integratuko Pertsonaleko zuzendari lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori Zuzendaritza Nagusi honen 2014ko urtarrilaren 31ko 162/2014 Ebazpenaren bitartez argitaratu zen, 2014ko otsailaren 27ko EHAAn (40. zk.).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko hautagai bakarra aurkeztu dituen agiriak aztertu dira, baita haien baldintza profesionalak curriculum vitaen jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.

Aurkeztutako agiriak ikusita, Miren Josu Ormaetxea Legarreta andrea deialdiko lanposturako egokia dela eta bertan jarduteko behar bezalako trebakuntza duela ikusi da.

Hori dela eta, Zuzendaritza Nagusi honek hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Miren Josu Ormaetxea Legarreta andrea Barrualde-Galdakao Erakunde Sanitario Integratuko Pertsonaleko zuzendari izendatzea.

Bigarrena.– Izendapen honek interesdunari jakinarazten zaion egunetik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko apirilaren 10a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana