Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIA, honen bidez, Euskal Estatistika Erakundeak (Eustatek) jakinarazten du estatistika-eragiketei dagozkien emaitzak badaudela.
Euskal Autonomia Erkidegoaren Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legearen 17. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, iragarki honen bidez jakinarazten da honako estatistika-eragiketa hauei dagozkien emaitzak badaudela:
– Eskola-jardueraren estatistika 2012/2013.
– Eraikuntzaren koiunturako indizea (EKI), 2013ko 4. hiruh.
– Industria-produkzioaren indizea (IPI) 2014/urtarrila.
– Ezkontzen estatistika (EZKE) 2013ko 3. hiruh.
– Ur-masen kalitatearen estatistika 2012.
– Eskaintza inmobiliarioaren inkesta 2013.
– Biztanleen udal-estatistika 2013.
– Jaiotzen estatistika (JAIE) 2013ko 3. hiruh.
– Heriotzen estatistika (HERE) 2013ko 3. hiruh.
– Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta (ETHI) 2014/otsaila.
– Industria-prezioen indizea (IPRI) 2014/otsaila.
– Azalera handietako merkataritzaren indizea (AHMI) 2014/otsaila.
– Eraikuntzaren kostuen indizea (EEKI) 2014/otsaila.
– Kanpo-merkataritzako prezioen indizea (BUI) 2013ko 4. hiruh.
– Biztanleriaren eta etxebizitzen zentsua 2011. Mugikortasuna.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko martxoaren 31.
Euskal Estatistika Erakundeko (Eustat) zuzendaria,
JOSU MIRENA IRADI ARRIETA.