Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

63. zk., 2014ko apirilaren 1a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
1543

IRAGARKIA, hautemandako biziozko igarobideetan eta baliogabetutako trenbide pasaguneetan -denak ere Euskal Trenbide Sarekoak- trenbidearen zabalgunea ixteko obraren lizitazioa jakitera emateko dena.

1.- Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

2.- Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: obrak.

b) Xedearen deskribapena: trenbidearen zabalgunea ixtea, hautemandako biziozko igarobideetan eta baliogabetutako trenbide pasaguneetan -denak ere Euskal Trenbide Sarekoak-.

c) Burutzapen/entrega tokia: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Burutzapen/entrega epea: bost (5) hilabete.

e) Luzapenak: ez.

f) Loterik: ez.

3.- Izapidetzea, prozedura eta esleipen era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena, zenbait balorazio irizpideren arabera.

4.- Lizitaziorako gehieneko aurrekontua: berrehun eta hamar mila (210.000) euro, BEZik gabe.

5.- Bermeak: pleguaren karatulan ezarritakoak.

6.- Dokumentazioa eta informazioa eskuratzea.

a) Helbidea: Euskal Trenbide Sarea, Idazkaritza Nagusia.

b) Kalea: Done Bikendi kalea, 8, 14. solairua. Albia 1 eraikina; 48001 Bilbao.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

e) Kontratatzailearen profilaren helbidea: http://www.ets-rfv.euskadi.net/v86-ets9999/eu/contenidos/informacion/perfil_contratante_ets1/eu_perfil/perfil_contratante_ets_prov.html

f) Dokumentazioa eta informazioa eskuratzeko azken eguna: 2014ko apirilaren 28a.

g) Lizitazioan parte hartzeko informaziorako sarrera; http://www.contratacion.euskadi.net/w32-1084/eu/contenidos/anuncio_contratacion/expjaso3415/eu_doc/eu_arch_expjaso3415.html?ruta=http://www.contratacion.euskadi.net/w32-1081/eu/v79aWar/comunJSP/v79aHome.jsp

7.- Kontratistaren betekizun bereziak: pleguaren karatulan ezarritakoak.

8.- Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2014ko maiatzaren 5eko eguerdiko 12:00ak.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: baldintza zehatzen pleguan zehaztutakoa.

c) Aurkezteko lekua: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa, Done Bikendi kalea, 8, 14. solairua. Albia 1 eraikina; 48001 Bilbao.

d) Lizitatzaileak bere eskaintzari eutsi behar dion epea: 3 hilabete.

e) Aldaketarik onartzen al da: ez.

9.- Bestelako informazioa: baldintza zehatzen pleguan eta karatulan emandakoa.

10.- Iragarkiaren gastuak: lehiaketaren esleipendunak ordainduko ditu.

Bilbao, 2014ko martxoaren 25a.

Idazkari nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala