Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

63. zk., 2014ko apirilaren 1a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1532

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortziori buruzko 936/13 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Epaia eman da adostasunik gabeko dibortzioaren ondorioz Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian bideratutako 936/13 prozeduran. Prozedura hori Beatriz Choque Flores andreak eskatuta hasi da, Silver Alain Gongora Baquero jaunaren aurka. Honako hauek dira epai horren idazpurua eta epaitza:

157/14 EPAIA

Epailea: Cristina López de la Fuente.

Lekua: Barakaldo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamalauko martxoaren seia.

Alderdi demandatzailea: B. Ch. F.

Abokatua: Inmaculada Perez García.

Prokuradorea: Marta Martinez Perez.

Alderdi demandatua: Silver Alain Gongora Baquero.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioko gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

EPAITZA

Baietsi egiten dut, B. Ch. F. andrearen izenean eta hura ordezkatuz, Marta Martinez Pérez prokuradoreak jarritako demanda, Silver Alain Góngora Baquero jaunaren aurka. Dibortzio-egoera honetan, honako neurriak hartzea erabaki dut:

– Seme-alaba adingabeen zaintza eta babesa amari esleitzen dizkiot. Guraso ahala, berriz, guraso biek izango dute.

– Aitaren eta seme-alaben arteko bisita- eta komunikazio-araubide bat ezartzen dut, astean bi arratsalde hartuko dituena. Adostasunik izan ezean, astearte eta ostegun arratsaldeak izango dira, adingabeak eskolatik ateratzen direnetik 20:00ak arte. Bisita- eta komunikazio-araubide hori zabaldu ahalko da, betiere aipatutako neurri horiek nola gauzatzen diren ikusi ondoren.

– Bien seme-alaben aldeko mantenu-pentsioa finkatzen da, zeinaren arabera jagoletza ez duen gurasoak 450 euro sartu beharko baititu, hil bakoitzeko lehenengo bost egunen barruan, aurreratuta, amak izendatzen duen kontuan. Pentsioa urtero eguneratu beharko da, INEk edo horren ordezko erakundeak argitaratutako KPIren arabera.

Guraso biek erdibana ordainduko dituzte bien seme-alaba komunek sortzen dituzten aparteko gastuak.

Epai hau irmoa egin ostean, egin bedi horren testigantza eta bidal bedi Erregistro Zibilera, dagokion idazpena egiteko.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da:..... Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Silver Alain Gongora Baquero demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko, eman eta sinatzen dut ediktu hau, Barakaldon (Bizkaia), bi mila eta hamalauko martxoaren hamarrean.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala