Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

63. zk., 2014ko apirilaren 1a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1523

EBAZPENA, 2014ko martxoaren 24koa, Merkataritzako zuzendariarena. Honen bidez, argitara ematen da Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2010eko maiatzaren 12ko Aginduan ezarritako laguntzen 2013ko enpresa onuradunen zerrenda. Agindu horren bitartez, merkataritza-establezimenduak modernizatzeko laguntza-programa garatzen da (agindu hori 2011ko ekainaren 15eko Aginduaren bidez aldatu zen).

Diru-laguntza publikoak emateko, ezinbestean bete behar da publikotasun-printzipioa. Hori dela-eta, esleipendunei ebazpenen berri eman ondoren, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2010eko maiatzaren 12ko Aginduaren 12. artikuluaren 2. puntuan xedatutakoarekin bat etorriaz, Merkataritzako zuzendariak honako hau

EBAZTEN DU:

Artikulu bakarra.– Beherago zehaztutako xedapenetan ezarritako laguntzen enpresa onuradunak, 2013ko ekitaldikoak, argitara ematea, betiere idazki honen eranskinean zerrendatutako enpresei Merkataritzako zuzendariak emandako ebazpenak jakinarazi ondoren. Direlako xedapenak: 2010eko maiatzaren 12ko Agindua, merkataritza-establezimenduak modernizatzeko laguntza-programa garatzen duena; eta Merkataritza eta Turismoko sailburuordearen 2013ko maiatzaren 8ko Deialdiren gaineko Ebazpena.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko martxoaren 24a.

Merkataritzako zuzendaria,

JON ANDONI ZARATE ZARRAGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala