Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

63. zk., 2014ko apirilaren 1a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
1520

EBAZPENA, 2014ko martxoaren 6koa, Estatutuaren Garapenerako zuzendariarena, zeinen bidez argitaratzen baita Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearen Akordioa, Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoari buruzkoa.

Konstituzio Auzitegiaren urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan aurreikusten den erabakia hartu ondoren, eta artikulu horren c) letran ezarritakoarekin bat, hau

EBAZTEN DUT:

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearen arteko akordioa, Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoari buruzkoa. Ebazpen honi eransten zaio akordio hori.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko martxoaren 6a.

Estatutuaren Garapenerako zuzendaria,

BEGOÑA PÉREZ DE EULATE GONZÁLEZ.

ERANSKINA
AKORDIOA, Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearena, Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoari buruzkoa.

Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordeak akordio hau egin du:

1.– Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoari dagokionean sortutako desadostasunak ebazteko negoziazioak hastea.

2.– Lantalde bat izendatzea Aldebiko Lankidetza Batzordeari irtenbide egokia proposatzeko.

3.– Akordio honen berri ematea Konstituzio Epaitegiari, Konstituzio Epaitegiaren 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan xedatutako ondorioetarako, eta baita akordio hau Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea ere.

Madril, 2014ko martxoaren 3a.

Ogasun eta Herri Administrazioko ministroa,

CRISTOBAL MONTORO ROMERO.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.


Azterketa dokumentala