Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

57. zk., 2014ko martxoaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
1406

IRAGARKIA, Honen bidez, trafiko, zirkulazio eta bide-segurtasuneko arauak hausteagatik hasitako espedienteetan emandako gora jotzeko errekurtsoen ebazpenak jakinarazten dira.

Jakinarazpena egiten ahalegindu arren ezinezkoa izan denez, iragarki hau argitaratzen da, Trafikoko zuzendariak emandako gora jotzeko errekurtsoen ebazpenak jakinarazteko, hala xedatuta baitago Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan.

Jakinarazpenarekin batera, honako hauek ohartarazten zaizkie:

Lehenengoa.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Administrazioarekiko Auzietako dagokion epaitegian, 2 hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, hala xedatuta baitago Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean.

Bigarrena.– Ebazpenak puntuak galtzea badakar, eskumena duen agintaritzari jakinaraziko zaio.

Hirugarrena.– Ordainketa egiteko www.trafikoa.net web orrialdera jo behar da eta dagokion ordain-agiria sortu.

Laugarrena.– Borondatezko epean ordaintzen ez bada, premiamendu-prozeduraren bidez egingo da.

Bosgarrena.– Ebazpenak errekurtso egilearen alegazioak onartzen baditu, hautsitako artikuluari dagokion zutabean honako hitza agertuko da: «Ezeztatua».

Seigarrena.– Ebazpena ordainduta egongo balitz, zenbatekoari dagokion zutabean honako hitza agertuko da: «Ordainduta».

Zazpigarrena.– Ebazpenak zehapenaren zenbatekoa aldatuz gero, hautsitako artikuluari dagokion zutabean «A» hizkia agertuko da:

Aplikatu den legeriaren nomenklatura (1):

L: 339/1990 Legegintzako Errege Dekretua.

B: 1428/2003 Errege Dekretua eta 339/1990 Legegintzako Errege Dekretua.

G: 772/1997 Errege Dekretua, Gidarien Araudi Orokorra.

J: 2822/1998 Errege Dekretua, Ibilgailuen Erregelamendu Orokorra.

M: 8/2004 Legegintzako Errege Dekretua, Aseguruari buruzko Legea.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko martxoaren 13a.

Trafikoko zuzendaria,

GARBIÑE SÁEZ MOLINUEVO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala