Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

57. zk., 2014ko martxoaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OSASUN SAILA
1404

IRAGARKIA, osasun publikoko laborategiak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan duen egoitzetarako mikrobiologiako materiala eskuratzea helburu duen hornidura-kontratu administratiboa formalizatu dela jakinarazteko dena.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Osasun Saila, Eusko Jaurlaritza.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: 18/2014-S.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Helburua: Osasun Publikoko Laborategiak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan dituen laborategietarako mikrobiologiako materiala eskuratzea.

b) Entregatu beharreko unitate-kopurua: pleguei erantsitako tauletan zehaztutakoak.

c) Loteak: bai, lau (4).

d) Entregatzeko lekua: Osasun Sailaren Osasun Publikoko Laborategia (Araba, Bizkai eta Gipuzkoako egoitzak).

e) Noiz entregatu behar diren: administrazio-klausula zehatzen pleguaren karatulako 5. puntuan ezarritakoaren arabera.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: esleitzeko irizpide bakarra (prezioa).

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Zenbatekoa guztira: 197.834,70 euro, BEZik gabe, eta 23.811,58 euro, BEZari dagozkionak (% 10 eta % 21). Zenbatekoa, guztira, 221.646,28 euro. Lote bakoitzaren zenbatekoa, berriz, administrazio-klausula zehatzen pleguko karatulako 3. puntuan zehaztutakoa da.

5.– Fidantzak.

a) Behin-behinekoa: ez da eskatzen.

b) Behin betikoa: lote bakoitzaren lizitazio-zenbatekoaren % 5.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Osasun Saila. Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, 4. solairua Lakua II.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 91 78.

e) Telefaxa: 945 01 93 01.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: proposamen ekonomikoak aurkezteko dagoen azken eguna arte jaso ahal izango dira, dohainik, gorago adierazitako lekuan eta www.contratación.euskadi.net-en

7.– Kontratistaren betebeharrak: administrazio-klausula zehatzen pleguko karatularen 29. puntuan zehaztutakoak.

8.– Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2014ko apirilaren 9a, 12:00etan.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio-klausula zehatzen pleguko 13. klausulan eta horrekin bat datozenetan eta administrazio-klausula zehatzen pleguko karatularen 29. puntuan zehazten dira.

c) Aurkezteko lekua: iragarki honen 6. puntuan adierazitakoa.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete, eskaintza ekonomikoak jendaurrean irekitzen direnetik hasita.

e) Aldaerak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea: Osasun Saila. Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, 4. solairua Lakua II.

c) Herria: Vitoria-Gasteiz.

d) «B» gutun-azala irekitzea (formulak aplikatuz automatikoki baloratzen diren esleipen-irizpideak): prezioa, 100 puntu.

– Eguna: 2014ko apirilaren 29a.

– Ordua: 12:00ak.

10.– Beste argibide batzuk: Eskaintzak baloratzeko irizpideak ondoren zehazten dira, administrazio-klausula zehatzen pleguko karatularen dagokion klausulan ezarritakoaren arabera.

a) Formulak aplikatuz automatikoki balora daitezkeen irizpideak:

Prezioa: Haztapena: 100 puntu. Eskaintzarik onenari 100 puntu emango zaizkio eta gainerako erabakietarako, honako formula hau erabiliko da:

LP = (1-((BEP-EPO)/EPO)x100.

LP = lizitatzailearen puntuazioa.

BEP= Baloratu beharreko eskaintzaren prezioa.

EPO= Eskainitako preziorik onena.

b) Balio-iritzien bidez aplikatzekoak diren irizpideak: ez.

11.– Lizitazio-iragarkiaren gastuak: esleipendunek ordaindu beharko dituzte.

12.– Iragarkia Europar Erkidegoen Aldizkari Ofizialera bidali den eguna (hala badagokio): ez.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko martxoaren 12a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

MIKEL VALLEJO AURRE.


Azterketa dokumentala