Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

57. zk., 2014ko martxoaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
1403

IRAGARKIA, «Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzendutako aleman, frantses eta ingeleseko ikastaroen antolaketaren kudeaketa, atzerrian» helburua duen zerbitzu administrazio-kontratua formalizatu dela jakinarazteko dena (Espedientea: KBN C02/024/2013).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzordea. Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza. Ogasun eta Finantza Saila.

c) Espediente-zenbakia: C02/024/2013.

d) Kontratatzailearen profilaren interneteko helbidea: www.contratacion.info

2.– Kontratuaren objektua.

a) Mota: zerbitzua.

b) Deskribapena: bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzendutako aleman, frantses eta ingeleseko ikastaroen antolaketaren kudeaketa, atzerrian.

c) Loteak: bai, hiru.

1. lotea: Irlandako ingeles-ikastaroak.

2. lotea: Ingalaterrako ingeles-ikastaroak.

3. lotea: Frantziako frantses-ikastaroak eta Alemaniako aleman-ikastaroak.

d) CPV: 80580000-3.

e) Esparru-akordioa: ez.

f) Eskurapenetarako sistema dinamikoa: ez.

g) Lizitazioaren iragarkia argitaratutako lekua. EHAA.

h) EHAAn argitaratua, 2013-10-31n.

3.– Izapidea eta prozedura.

a) Izapidea: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 847.038 euro.

5.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: 847.038 euro. Zerbitzuak ez du BEZik izango.

1. lotea: 320.382 euro (BEZik ez).

2. lotea: 435.846 euro (BEZik ez).

3. lotea: 90.810 euro (BEZik ez).

6.– Kontratuaren formalizazioa.

a) Esleipenaren data: 2014-02-10a.

b) Kontratuaren formalizazio data: 2014-03-05a.

c) Kontratista:

1. lotea: David Jarque Hernández (Academia Ken´s).

2. lotea: David Jarque Hernández (Academia Ken´s).

3. lotea: EAS-Vele, S.L.

d) Esleipenaren zenbatekoa: norberaren eskaintzan emandako unitate-prezioak.

e) Esleipendunaren eskaintzaren abantailak. Kontratatzailearen profilean argitaratutako ebazpenean azaltzen dira.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko martxoaren 10a.

Ondare eta Kontratazioko zuzendaria,

Nerea Karmele LÓpez-Uribarri GoiColea.


Azterketa dokumentala