Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

57. zk., 2014ko martxoaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
1396

EBAZPENA, 2014ko martxoaren 11koa, Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariarena, Arabako Unibertsitate Ospitaleko Laguntza Etikoko Batzordea akreditatzen duena.

Aztertu da Jesús Muñoz Fernández Arabako Unibertsitate Ospitaleko zuzendari-gerenteak Laguntza Etikoko Batzordearen jarduera garatzeko egin duen akreditazio-eskaera.

Aurkeztutako dokumentazioa azterturik, eta Laguntza Etikoko Batzordeak sortu eta akreditatzeari buruzko otsailaren 7ko 143/1995 Dekretuaren 4.1 artikuluan eta Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 195/2013 Dekretuan ezarritakoaren arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Arabako Unibertsitate Ospitaleko Laguntza Etikoko Batzordeari akreditazioa ematea.

Bigarrena.– Arabako Unibertsitate Ospitalera mugatzen da haren jarduera-eremua. Gainera, irekita egongo da Laguntza Etikoko Batzorderik ez duten Arabako Osasun Arloko kontsultetara eta Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratura, eta haren eginkizunak otsailaren 7ko 143/1995 Dekretuan ezarritakoak izango dira.

Hirugarrena.– Akreditazio horrek ez du epemugarik, eta, beraz, indarrean egongo da Arabako Unibertsitate Ospitaleak egokitzat jotzen duen bitartean, eta betiere 143/1995 Dekretuan ezarritako baldintzak betetzen baditu.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko martxoaren 11.

Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria,

MARÍA LUISA ARTEAGOITIA GONZÁLEZ.


Azterketa dokumentala