Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

57. zk., 2014ko martxoaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
1395

EBAZPENA, 2014ko martxoaren 11koa, Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariarena, Arabako Unibertsitate Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren osaera aldatzeko dena.

Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko zuzendariak, 2012ko azaroaren 15eko Ebazpenaren bidez (azaroaren 30eko EHAA, 232. zk.), Arabako Unibertsitate Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren akreditazioa ematea onartu zuen.

Ospitaleak Batzordearen osaera aldatzeko eskaera egin du. Horrenbestez, Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoak akreditatzeko Osasuneko sailburuaren 1994ko irailaren 28ko Aginduaren 3. eta 7. artikuluetan xedatutakoa betez (urriaren 24ko EHAA, 202. zk.), eta Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezarri zuen apirilaren 9ko 195/2013 Dekretuaren 12. artikuluak emandako egitekoak betez, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Felipe Aizpuru Barandiaran jauna, Medikuntzan eta Kirurgian lizentziaduna, Arabako Unibertsitate Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren Idazkariaren kargutik kentzea, eta Arantza Sáez de Lafuente Moríñigo andrea, Farmazian lizentziaduna, batzordekide kargutik kentzea, eurek hala eskatuta.

Bigarrena.– Felipe Aizpuru Barandiaran jauna, Medikuntzan eta Kirurgian lizentziaduna, Arabako Unibertsitate Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren kide izendatzea, eta, Arantza Sáez de Lafuente Moríñigo andrea, Farmazian lizentziaduna, Arabako Unibertsitate Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoko idazkari izendatzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina. Halaber, ebazpena Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioari jakinaraziko zaio.

Laugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaioke Osasuneko sailburuordeari edo Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena ofizialki argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko martxoaren 11.

Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria,

MARÍA LUISA ARTEAGOITIA GONZÁLEZ.


Azterketa dokumentala