Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

57. zk., 2014ko martxoaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1393

EBAZPENA, 2014ko otsailaren 7koa, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez baimena ematen baitzaie erabilera industrialeko gas naturaleko «Red de conexión del Valle de Arratia y la posicion 43 x 00 de Enagas» izeneko sarea Dimako udalerrian eraikitzeko instalazioei eta herri onurakoak direla deklaratzen baita.

Erref.: R-16.8.1-Dim, 48 CG-F-2013-5 JKE/BIZ.

Javier Bermejillo Eguia jaunak, Naturgas Energia Distribucion, S.A.U. sozietatearen izenean eta ordez, honako eskaera hau aurkeztu zuen, 2013-07-12an: erabilera industrialeko gas naturala banatzeko «Red de conexión del Valle de Arratia y la posicion 43 x 00 de Enagas» izeneko sarea Dimako udalerrian (Bizkaiko Lurralde Historikoan) eraikitzeko instalazioei baimena emateko eskaera, eta sare hori herri-onurakoa dela deklaratzekoa.

2013-07-23an, 2013-09-6an, 2013-10-22an eta 31n, 2013-11-14an eta 2014-01-17an, Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak agiri osagarriak aurkezteko eskatu zien eragindako erakundeei eta Naturgas Energía Distribución, S.A.U.ri.

Espedientea ebazterakoan, beharrezkoa da honako hauek aintzat hartzea eta aipatzea:

AURREKARIAK:

1.– Euskadiko Gas Baltzua, A.B. sozietateak dauka Bizkaian erabilera industrialeko gas naturalaren hornidura egiteko administrazio-emakidaren titulartasuna. Emakida hori Enagas enpresari eman zitzaion 1981-02-25eko Ministro Aginduaren bidez, eta Euskadiko Gas Baltzua, A.B. sozietateari eskualdatu zitzaion, Eusko Jaurlaritzaren Industria eta Energia Sailaren 1983-07-15eko Aginduaren bidez (1983-08-10eko EHAA). Emakida hori, bestalde, Dimako udalerrira zabaldu zen, aipatutako sailaren 1997-01-14ko Aginduaren bidez.

2.– Euskadiko Gas Baltzua, A.B. sozietateak Naturgas, S.A. xurgatu, eta biek bat egin zutenez, 1996-11-07an Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak baimena eman zuen Euskadiko Gas Baltzua, A.B. sozietateari eskualdatzeko Naturgas, S.A.ri emandako administrazio-emakida guztiak, eta, horien artean dago Dimako udalerrian etxeko eta merkataritzako erabilerako gas naturalaren hornidura egiteko administrazio-emakida.

3.– Naturcorp Multiservicios, S.A. sozietateak egindako xurgapenaren bidez, jarraian adierazten diren sozietateen bategitea formalizatu zen eskritura publikoan, 2003ko abenduaren 31n: Naturcorp Multiservicios S.A., Sociedad Unipersonal, Gas de Asturias S.A., Sociedad Unipersonal, Euskadiko Gas Baltzua, A.B., Gas Figueres S.A., Sociedad Unipersonal, eta Donostigas S.A., Sociedad Unipersonal.

4.– Era berean, eta Naturcorp Multiservicios, S.A.k gas-banaketako negozioari dagokion produkzio-jarduerako adarra aurkeztu eta entregatu izanaren ondorioz, Naturcorp Redes, S.A.U. sozietatea eratu zen 2003ko abenduaren 31ko eskritura publikoaren bidez, eta eraketa hori urriaren 7ko 34/98 Legearen 73. artikuluaren 2. paragrafoari jarraituz jakinarazi zitzaion Industria, Merkataritza eta Turismo Sailari, hain zuzen ere Naturcorp Redes, S.A.U.ren alde egindakotzat jo zezan Euskadiko Gas Baltzua, A.B.ri emandako administrazio-titulartasun guztien eskualdatzea.

5.– 2005-11-04an, Naturcorp Redes S.A.U. sozietateari, izena aldatu, eta Naturgas Energía Distribución, S.A.U. izen berria ezarri zitzaion, zeina Bizkaiko Merkataritza Erregistroan inskribatu baitzen 2005-12-12an. Horren guztiaren berri eman zitzaion Industria, Merkataritza eta Turismo Sailari, urriaren 7ko 34/1998 Legeko 73. artikuluko 2. paragrafoarekin bat etorriz.

6.– Espedientea jendaurrean erakusteko izapidea bete zen: zegokion iragarkia argitara eman zen 2013-10-4ko EHAAn eta 2013-09-20ko BAOn, bai eta 2013-09-25eko El Correo egunkarian ere; era berean, iragarkia Dimako Udalera bidali zen, iragarki-oholetan jar zedin 2013-09-20tik 2013-10-14ra bitartean.

7.– 2013-07-23an, txostena aurkezteko eta baldintzak ezartzeko eskatu zitzaien eragindako erakundeei –Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoari, URA- Ur Agentziari, Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Lan eta Garraio Sailari, Dimako Udalari eta Enagasi–. Erakunde horiek txosten bana eman zuten egun desberdinetan, eta Naturgas Energía Distribución, S.A.U.k haien baldintzak onartu zituen, 2013-09-12ko sarrera-data duen idazkiaren bidez.

8.– Proiektua jendaurrean egon zen bitartean partikularrek zenbait alegazio aurkeztu zituzten. Hona hemen, horien laburpena:

Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan, 2013-10-15ean, alegazio hauei eman zitzaien sarrera: M. Teresa Pujana Mimenza andreak –6. poligonoko 87. partzelako BI-DI-16 finkako jabeak– eta Felisa Barrenechea Sagarna andreak –6. poligonoko 86. partzelako lursaileko jabeak– aurkeztutako alegazio-idazki eta planoei. Biek ala biek eskatzen zuten gasbidearen trazadura aldatzeko, eta, zehazki, Dimako udalerriko 6. poligonoaren 87. eta 86. partzelen arteko mugatik bideratzeko.

9.– 2013-10-22an, aipatutako partikularren alegazioetan bildutako baldintzen berri jakinarazi zitzaion Naturgas Energía Distribución, S.A.U.ri, eta sozietate horrek, 2013-12-30eko idazkiaren bidez, onartu egin zuen M. Teresa Pujana Mimenza andreak eta Felisa Barrenechea Sagarna andreak alegazioetan ezarritako baldintzak betetzea. Onartutako aldaketa partzela-plano honetan jaso du sozietateak: ND-0018-RCD-201, A1 (2013ko abenduaren 2ko berr.).

10.– Lurralde-ordezkaritza honek agiri osagarriak aurkezteko eskaera egin zion Naturgas Energía Distribución, S.A.Uri (irteera-data: 2014-01-17), eta Naturgas Energía Distribución sozietateak, 2014-01-31ko sarrera-data duen idazkiaren bidez, onartu egin zuen eskaera hura betetzea.

Hona hemen ebazpen honen

OINARRI JURIDIKOAK

1.– Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritza da espediente hori ebazteko organo eskuduna, betiere Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen 2013ko apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz (2013-04-24ko EHAA).

2.– 1998ko urriaren 7ko 34/1998 Legea (1998-10-08ko BOE), Hidrokarburoen Sektoreari buruzkoa; abenduaren 27ko 1434/2002 Errege Dekretua, Gas naturala garraiatzeko, banatzeko, merkaturatzeko eta hornitzeko jarduerak, eta instalazioak baimentzeko prozedura arautzen dituen araudia onesten duena (2002-12-31ko BOE); eta uztailaren 28ko 919/2006 ED (2006-09-04ko BOE) eta ekainaren 9ko 107/1998 Dekretua (1998-06-26ko EHAA), zeinen bidez ezartzen baita gasa banatzeko instalazioak eraiki aurretik administrazio-baimena eskatu beharra dagoela eta jendaurreko erakustaldiaren izapidea bete.

3.– Urriaren 7ko 34/98 Legeak herri-onurakoak direla aitortzen ditu hodi bidez gas-erregaia banatzeko IV. tituluan aipatzen diren instalazioak.

4.– Trazadura aldatzeko eskabidean adierazi diren alegazioak aztertzean, kontuan hartu behar da herri-onurak eta herritarren interesak lehentasuna dutela banakoen interesen gainetik. Horrenbestez, lehenetsi beharrekoak dira instalazioaren segurtasun-baldintzak ahalik eta onenak izatea, distantziei eta lurraren erabilerari dagokionez beste sektore batzuetako legeetan ezarritakoa betetzea, eta trazaduraren arrazionaltasun orokorra.

5.– Adierazitako guztia aintzat hartuta, eta Naturgas Energía Distribución S.A.U, sozietateak alegazioei emandako erantzuna ikusita, bidezkoa da gasbidearen trazadura aldatzea.

6.– Espedientearen izapideetan eta edukian egiaztaturik dago bete egiten direla indarreko legerian eta aplikatu beharreko gainontzeko legeetan ezarritako baldintzak eta betekizunak.

Hortaz, adierazitako legeak eta aplikazio orokorreko gainerako xedapenak aztertuta, eta

Lurralde Ordezkaritzaren 2014ko otsailaren 7ko txostena aztertuta, honako hau

EBAZTEN DU:

1.– Baimena ematea Naturgas Energía Distribución S.A.U.ri, Dimako udalerrian eraiki ditzan erabilera industrialeko gas naturaleko instalazioak, «Red de conexión del Valle de Arratia y la posicion 43 x 00 de Enagas» izenekoak. Hona hemen instalazioen ezaugarriak:

● Proiektuan jasotako gasbidearen trazadura aldatzea, M. Teresa Pujana Mimenza andreak eta Felisa Barrenechea Sagarna andreak aurkeztutako alegazio partikularrak onartu baitira. Ondorioz, kanalizazioa 6. poligonoko 87. eta 86. partzelen arteko mugara bideratuko da, eta trazadura V-12 eta V-14 (V-17) artean aldatuko da.

● Gasbidearen hasiera V-0 erpina da, eta Enagas-en 43 x 00 puntuaren irteerarekin bat egiten du, Bekoetxe auzoan, BI-2543 foru-errepidearen ondoan.

Ziarrusta auzoan BI-2543 foru-errepidea eta Indusi ibaia zeharkatu ondoren, kanalizazioak aurrera jarraitzen du V-14 eta V-17 erpinetaraino, eta, V-17-an, egun dagoen sarearekin bat egiten du, Bildosola industrialdean, Aguirre auzoan.

● Gas-sarea lurperatzeko, 4,40 mm-ko lodiera duten API 5L Gr. B Ø 6" altzairuzko hodiak erabiliko dira, 525 m-ko luzeran.

● Proiektuaren memorian eta planoetan azaltzen dira sarearen ibilbidea eta ezaugarriak.

● MOP operazioaren gehieneko presioa 5 bar-etik gorakoa izango da, eta gehienez 16 bar-ekoa.

● Gasa kanalizatzeko hodietan, babes katodikodun sistema egoki bat erabiliko da, araudian jasotako balioak dituena, eta, horrekin batera, gutxienez 10kV-ko zurruntasun dielektrikoaren proba gainditu izanaren ziurtagiria eskuratu beharko da hodiaren estaldura egokia dela egiaztatze aldera. Biak ala biak zehaztu eta erantsi beharko dira obra-zuzendaritzak instalazioak jardunean jartzeko aurkezten duen eskabidearen egiaztagirian.

2.– Baimena lortzeak baldintza hauek betetzea dakar:

a) Espedienteko instalazioak egiten hasteko epea 24 hilabetetik beherakoa izango da, aldizkari ofizialetan baimena azkenekoz argitaratzen den egunetik hasita.

b) Naturgas Energía Distribución S.A.U.k uneoro eskualdatu ahal izango ditu instalazio horiek, Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzari aurretik jakinarazita, eta titular berriak baimen honek dakartzan betebehar eta eskubide guztiak subrogatuko ditu.

c) Naturgas Energía y Distribución, S.A.U.k hornidura egokia eskaini beharko du, bai eta zerbitzu egoki eta azkarra eman ere, instalazioak mantentzeko, matxurak konpontzeko, erreklamazioei erantzuteko eta, oro har, erabiltzaileei arreta emateko, eta, halaber, instalazioak zaintzeko eta haien funtzionamendu onari eusteko ardura izango du, enpresa banatzaileen betebeharrak eta eskubideak ezartzen dituen 1434 Errege Dekretuak 10. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz. Dekretu horren bidez, gas naturala garraiatzeko, banatzeko, merkaturatzeko eta hornitzeko jarduerak, eta instalazioak baimentzeko prozedura arautzen dituen araudia onetsi zen.

3.– Baimentzen diren instalazioak onura publikokoak direla deklaratzea. Urriaren 7ko 34/1998 Legearen 105. artikuluan xedatutakoari jarraikiz (1998-10-8ko BOE), onura publikokoa dela deklaratzeak berekin dakar ondasunak okupatu beharra edo eraginpean hartutako eskubideak eskuratu beharra, eta horrenbestez, horiek lehenbailehen okupatuko dira Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluaren ondorioetarako.

Instalazioak honako baldintza hauek bete beharko ditu:

● Beharrezkoa den instalazio finko azalekoen jabari osoa.

● Sarean, bide-zortasun iraunkorra: 4 m-ko zabalera duen lur-zerrenda, hoditeriaren ardatzaren alde bakoitzetik 2 m hartzen dituena; zerrenda horretatik, hodiak eta beharrezko osagarriak joango dira lur azpitik –betiere, Hidrokarburoen sektoreari buruzko 34/1998 Legearen 19. xedapen gehigarrian ezarritakoaren babesean–. Zortasun horrek jabari-muga hauek izango ditu:

a) Zortasun iraunkorreko gunean, debekatuta egongo da 50 cm baino gehiagoko sakoneran goldatzeko eta antzeko lanak egitea.

b) Instalazioak mantentzeko beharrezko diren langileentzako eta ekipoentzako sarbide librea; eragindako kalteak ordaindu beharko dituzte, halakorik eginez gero.

● Debekatu egiten da ezein obra edo egintza burutzea, instalazioen funtzionamendu egokiari kalte egin edo hura trabatu dezakeena, trazaduraren alde banatan, ardatzetik 5 m baino distantzia txikiagoan. Zortasun iraunkorreko zerrendarekin bat egin arte murriztu daiteke distantzia hori, betiere berariaz eskatzen bada eta Administrazio organo eskudunak kasu bakoitzerako finkatutako baldintzak betetzen badira.

● Obrak egin beharraren ondoriozko aldi baterako okupazioa, non oztopo oro kenduko den; okupazioa, finka bakoitzari dagokionez, eraginpeko ondasun eta eskubideen zerrenda zehatz banan-banakoan eta partzela-planoetan adierazita dago, betiere proiektuko SG-A0-02 planoan ezarritako mugak aintzat hartuta.

4.– Ebazpen honen bidez baimendutako instalazioak egiterakoan, bete beharrekoak izango dira «Red de conexión del Valle de Arratia y la posicion 43 x 00 de Enagas» izeneko proiektuan ezarritako irizpide, arau eta erregelamenduak. Proiektu hori Javier Zuazo Arana industria ingeniariak izenpetu du, eta Bizkaiko Industria Ingeniarien Elkargo Ofizialak ikus-onetsi du 2013-06-10ean (00790 zk.), honako hauek jasota dituela: batetik, gasbidearen trazadura-aldaketa, ND-0018-RCD-201, A1 (2013ko abenduaren 2ko berr.) planoan zehaztutakoa, eta, bestetik, sarea seinaleztatzeko zerrenda 20 cm-tik 40 cm-ra zabaltzea, ST-A0-03 planoan ezarritakoari jarraituz.

5.– Baimen hau lortu arren, udal- eta probintzia-erakundeen lizentzia eta baimenak eta obrak egiteko beharrezkoak diren gainerakoak lortu beharko ditu eskatzaileak.

6.– Indarrean diren xedapenen arabera instalazioetan egin behar diren azterketa, entsegu eta proba partzialak edo orokorrak aldez aurretik eta idatziz jakinarazi beharko dizkio enpresa baimendunak Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzari, garaiz jakinarazi ere.

7.– Instalazioak martxan jartzeko akta eskuratzeko, Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan honako agiri hauek aurkeztu behar dira: obra zuzendaritzako ziurtagiriak; proben aktak, baimen grafikoak eta tarteko diren erakundeen baimenak dituztela; eta as-buit planoak, gas-sarea non dagoen eta sarea beste zerbitzuekin non gurutzatzen den zehazten dutenak.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Industria Sailburuordetzan, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera, 4/1999 Legean ezarritakoa betez (lege horren bidez, azaroaren 26ko 30/92 Legea aldatu zen, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

Vitoria-Gasteiz, 2014ko otsailaren 7a.

Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.


Azterketa dokumentala